2012/01/11

Metroa

SARRERAKO AZALPENA

Kaixo, ikasleok:

Hauxe da zuen taldeko irakasleok erabilko dugun bloga. Aurretik aintzanek egin zuen bezala, aurrerantzean ni izango nauzue gidari eta bertan jarriko ditut  zenbait eginkizun edo lan egiteko azalpenak eta dokumentuak, baita aldian-aldian tokatzen diren oharrak ere. Dena den, ikasleok, zuen blogean jarriko dituzue bai ikastaroan zehar lantzen ditugun proiektuen emaitzak, bai zuen etxerako lanetan egiten dituzuen idazlanak (ahal duzuen neurrian, noski). Hona bloga klaserako erabiltzearen inguruko xehetasun batzuk:

  • Nork bere blogean ikaskideen blogen loturak egin dituenez, blog guztien jarraitzaile bihurtuko da gutako bakoitza. Horrela, gutako edonork sarrera berri batidazten duenean, beste guztiok jakingo dugu eta ikusgai izango dugu. Gainera, nahi izanez gero, elkarren sarrerei geure iruzkinak gehitu ahal izango dizkiegu. Iruzkin positiboak esketzen dira, baina kritika eraikitzaileak eta eztabaidarako puntuak ere izan daitezke, noski.
  • Bloga izango da ikastaro osoan iraungo duen "makro-proiektua" eta bloga bera lantzen ikasteaz gain, zuen idazlanen eta gainerako proiektu txikien bilgune ere izango da. Honelakoak izan daitezke proiektu txikiago horiek: bideo-dokumentalen eta power pointen itzulpenak, ikerketa txikiak (Maizpiden edo Lazkaon), antzerki-esketxen bideoak, gai bati buruzko dokumentala, idazlan edo testu baten irakurketa, poesia errezitaldi laburra, eta zuei bururatzen zaizuena re bai, noski... Auskalo zer atera daitekeen!
  • Beraz, zuen blogak, ikastaroan zehar bakoitzak egindako lanaren erakusleiho izatea nahi nuke, karpeta baten modukoa. Horrela, zuen produkzioa gordetzeaz gain, ebaluaziorako lagungarri eta auto-ebaluaziorako tresna ere izan daiteke.
  • Idazlanak birpasatzeko ere erabiltzen saiatuko gara, hau da, irakasleak zuzenketak paperean egin ondoren , zuek  pasarte okerrak berridatzi eta moldatuta, blogera igotzea izan daiteke prozedura egokia. Horrela, akatsak lantzeko bidea egin dezakegu.

  • Idatzitako sarrerak ez ezik, ahozkoak ere sartzen saiatuko gara. Bakoitzak 5-10 minutu arteko gai baten azalpena prestau eta bideoan grabatzea proposatzen dizuet.

  • Azken oharra. Zuetako bakoitzaren lana da bloga erabiltzea eta elikatzea. jaten ematen ez badiozue, goseak egongo da,  ahuldu egingo da. Baliteke bazka eskatzeko negarrez eta garrasika hastea ere... Kasurik okerrenean, oinaze handia pairatu ondoren, goseak hiltzera ere irits daiteke. Eta hori gertatzerik zuk ez zenuke nahi, ezta?

2011/12/01

EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA. HITZIK POLITENA. MONIKA eta ROSA

KRISPETAK
Hitz hau entzuten dugunean, burura etortzen zaigu krispitak egiten ari diren mementoa, saporea, usaina eta soinua KRIS-KRAK-KRIS-KRIPETAK!

Hain oinarrizko elikagai izanda, zenbat gauza egin daiteken eta krispetak nola lortzen diren ikustea MAGIKOA da.

EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA. HITZIK POLITENA. PACO, SARA eta DAVID

KLARION
Hitz honek soinu oso polita dauka, suabea da. Klariona tresna bat da, tresna honek komunikatzeko balio du. Klarionari esker ikasten dugu euskara.

EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA. HITZIK POLITENA. MIREN, ESPE eta ROCIO

SORGIN

Hitz hau aukeratu dugu "sortu" hitzetik datorrelako eta emakumeok bizitza sortzeko gaitasuna daukagulako. Era berean, hitz honek bi aurkako esanahi dauzka. Alde batetik, Euskal Herriko historian sorginak oso garrantzitsuak izan ziren, hemengo usadioak mantentzen baitzituzten eta batzuentzat sendagileak eta aholkulariak ziren, besteak beste. Izan ere, edozein arazo zegonean sorginak konpontzeko prest izaten ziren. Baina, beste aldetik, sinesmenengatik eta, oro har, bizimoduagatik, beste batzuentzat ez ziren onartuak ezta ondo ikusiak ere, hori dela eta erre egin zituzten.

EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA. HITZIK POLITENA. MAITE eta MARTA

TXIMELETA

Denok euskara ikasiz tximeletaren faseak jarraitzen ditugu, zeren hasieran zetarrak gara eta gero tximeleta eder bihurtzen gara, EUSKALDUN.
Pertsona bakoitzak daukan nortasuna tximeletaren koloreak dira eta horrek indarra ematen digu jarraitzeko.