2012/03/04
2012/02/27
BAZTARRIKA BASERRIA (GABIRIA)
Joan den ostegunean, otsailak 23, gure taldea txangora joan zen, Gabiriako Baztarrika baserrira, hain zuzen ere. Bertan, Asier artzainaren eskutik, Idizazabal jatorrizko-izendapena duen ardi gaztaren prozesua ezagutu genuen, zuzenean gazta egiten ikusiz, baita egindakoa ondo dastatuz ere, ogiak eta ardoak lagunduta hamaiketako ederra egin baikenuen. 300 buruko artalde ederra ikusteko aukera ere izan genuen, artegian sartu-irten bat eginda. Niri behintzat, harrigarria iruditzen zait artzainak taldeko kide guztiak banan banan bereiztea eta ezagutzea, baina hala da. Guretzat, gehienok kaletarrak izanik, sexuak eta izenak bereizteko nahikoa lan! Hortxe ziren ardiak, ahariak, arkumeak, bildotsak, urruxak... Beno, eta azkenean baserriko produktuak erosteko aukera izan genuen, primerako kalitatea bitartekaririk gabe eta oso modu onean. zer gahiago eska genezakeen? Ba, tira, eskatzen hasita, argazki polit bat, denok elkarrekin baserri atarian ateratakoa, egun horretako bisitaren oroigarri bikaina. Niri iruditzen zait irteerak merezi izan zuela eta ederki pasa genuela... Eta zuei zer iruditzen zaizue? Ea, bada, animatu eta idatzi zuen kronika laburra!

Eneko Aizpurua, lazkaotar idazlearen lehen eleberria da Errauts izenekoa. Hona hemen elkarrizketa eta eleberriaren aurkezpeneko bideo bat.
2012/02/06
2012/01/11
Kaixo, ikasleok:
Hauxe da zuen taldeko irakasleok erabilko dugun bloga. Aurretik aintzanek egin zuen bezala, aurrerantzean ni izango nauzue gidari eta bertan jarriko ditut zenbait eginkizun edo lan egiteko azalpenak eta dokumentuak, baita aldian-aldian tokatzen diren oharrak ere. Dena den, ikasleok, zuen blogean jarriko dituzue bai ikastaroan zehar lantzen ditugun proiektuen emaitzak, bai zuen etxerako lanetan egiten dituzuen idazlanak (ahal duzuen neurrian, noski). Hona bloga klaserako erabiltzearen inguruko xehetasun batzuk:
- Nork bere blogean ikaskideen blogen loturak egin dituenez, blog guztien jarraitzaile bihurtuko da gutako bakoitza. Horrela, gutako edonork sarrera berri batidazten duenean, beste guztiok jakingo dugu eta ikusgai izango dugu. Gainera, nahi izanez gero, elkarren sarrerei geure iruzkinak gehitu ahal izango dizkiegu. Iruzkin positiboak esketzen dira, baina kritika eraikitzaileak eta eztabaidarako puntuak ere izan daitezke, noski.
- Bloga izango da ikastaro osoan iraungo duen "makro-proiektua" eta bloga bera lantzen ikasteaz gain, zuen idazlanen eta gainerako proiektu txikien bilgune ere izango da. Honelakoak izan daitezke proiektu txikiago horiek: bideo-dokumentalen eta power pointen itzulpenak, ikerketa txikiak (Maizpiden edo Lazkaon), antzerki-esketxen bideoak, gai bati buruzko dokumentala, idazlan edo testu baten irakurketa, poesia errezitaldi laburra, eta zuei bururatzen zaizuena re bai, noski... Auskalo zer atera daitekeen!
- Beraz, zuen blogak, ikastaroan zehar bakoitzak egindako lanaren erakusleiho izatea nahi nuke, karpeta baten modukoa. Horrela, zuen produkzioa gordetzeaz gain, ebaluaziorako lagungarri eta auto-ebaluaziorako tresna ere izan daiteke.
- Idazlanak birpasatzeko ere erabiltzen saiatuko gara, hau da, irakasleak zuzenketak paperean egin ondoren , zuek pasarte okerrak berridatzi eta moldatuta, blogera igotzea izan daiteke prozedura egokia. Horrela, akatsak lantzeko bidea egin dezakegu.
- Idatzitako sarrerak ez ezik, ahozkoak ere sartzen saiatuko gara. Bakoitzak 5-10 minutu arteko gai baten azalpena prestau eta bideoan grabatzea proposatzen dizuet.
- Azken oharra. Zuetako bakoitzaren lana da bloga erabiltzea eta elikatzea. jaten ematen ez badiozue, goseak egongo da, ahuldu egingo da. Baliteke bazka eskatzeko negarrez eta garrasika hastea ere... Kasurik okerrenean, oinaze handia pairatu ondoren, goseak hiltzera ere irits daiteke. Eta hori gertatzerik zuk ez zenuke nahi, ezta?
Suscribirse a:
Entradas (Atom)