2011/10/19
2011/10/18
EUSKARAZ BIZI NAHI DUT
Kaixo!
Euskaraz bizi nahi duzu. Asko gara euskaraz bizi nahi dugunak eta urriaren 28an, Donostiako Doka gu guztion topaleku izango da. Bertan, azken hilabeteotan euskaraz bizitzearen alde egindako hainbat ekimenen berri emango digute protagonistek, Esne Beltzak egindako abestiaren aurkezpena egingo da... elkarrekin, kalakan aritzeko aukera izango dugu, elkarrekin topa... Donostiako Dokan, urriaren 28an, ostiralez, 19:00etan.
http://vimeo.com/30482613

ESLOVENIA, ALPEEN ITZALEAN
Irakurri Esloveniari buruzko testu hau. Ea zeuk ere sortzen duzun beste testu bat ongi ezagutzen duzun herrialderean batena. Bestela zeure hiriaz idatzi.
Eslovenia, Alpeen itzalean
Zenbakia: 493763
Maila : 2. maila
Egilea: Jesús Torquemada
Data: 2011/02/08
Jugoslavia osatzen zuten errepublikak sei ziren, eta jugoslaviar izaeratik gutxien zuena Eslovenia zen. Belgrad hiriburuaren aldean gertuago zeuzkan bai Viena, bai Venezia. Esloveniak Europaren erdialdekotzat zeukan bere burua, eta Austriarekin eta Italiarekin beti izan du harreman joria kulturari eta salerosketei dagokienez. Beraz, Jugoslaviatik banandu zen lehen errepublika izan zen. 1991n izan zen, eta era baketsu antzean, Jugoslaviaren aurkako gerrak apenas 10 egun iraun baitzuen. Askozaz ere independentziarako gerra luze eta odoltsuagoak jasan zituzten Kroazian, Bosnian eta Kosovon.
Europaren erdialdeko sentitze hori Ljubljanan nabaritzen da gehienbat, Esloveniaren hiriburuan alegia. 300.000 biztanleko hiri honetan, bostetik bat ikasle da, eta horrek giro berezia ematen dio hiriari. Era askotako kultura-ekitaldiak izaten dira, jendea txirrinduan dabil batetik bestera, kaleko ikuskizun ugari dago une oro, eta jendaurreko musika gauez hainbat tabernatan. Udan, alde zaharreko eta Ljubljanika erreka-bazterreko tabernetan terraza ugari aurkituko ditugu, eta aukera ona da zerbait
hartzeko kandelen argira.
Arkitekturan Vienakoaren eragina du Ljubljanak. Gutxixeago Pragakorena, nahiz eta baduen antzik: Eslovenia 600 urtez Austria-Hungariako inperioaren menpe egon izanaren seinale. Lurrikara batek hiriburuaren puska bat suntsitu zuen 1895ean, eta garai hartako arkitekto ospetsuenetako bat, Joze Plecnik, arduratu zen berreraiketaz. Beste hiri batzuetan eraikin garrantzitsuak politikarien eta militarren omenez jasotzen dira, Ljubljanan ez bezala. Bertako poeta nazionala da France Preseren, eta hiriaren erdian estatua bat du omenaldi gisara. Poeta Julija emakumeaz zegoen maitemindua, eta berari eskaini zizkion bere poemak. Julijaren estatua ere hantxe dago, poetarenetik gertu, leiho batetik begira.
Alde zaharra oinezkoentzako dago jarria, harriztatuta, bisitarientzat atsegingarri. 1901ean eraikitako Dragoien Zubitik hasita muino batean dagoen XVI. gizaldiko gazteluraino joan gaitezke.
Esloveniak tamainaz 20.000 km2 ditu, eta 2 milioi biztanle, beraz, Euskal Herriaren antzeko da. Paraje asko ere hemengoak bezalakoxeak dira, baina hura Alpeen itzalean dago, eta mendiak kozkorragoak dira. Beraz, mendiari lotutako kirolak egiteko, espeleologia eta eskia adibidez, toki aproposa da. Maribor hiritik hurbil dago Pohorje, eski-estaziorik onena: eski zaleen gozamenerako gauez ere uzten dute eskiatzen. Eskiatzaileek argi-marra bat osatzen dute beherakoan lastargiekin. Eskia atsegin dutela ondo asko nabaritzen da nazioarteko lehiaketetan. Bertako kirolariak hortxe dabiltza beti, lehen postua zeinek lortuko. Eski-tranpolinean ere aritu zaleak dira, eta Planicakoan mundu-errekor bat baino gehiago lortu izan da.
Gainerakoan, eskalatzen, mendi-zintzurrak jaisten, piraguan ur lasterretan ibiltzen, ibaietan arrantzan, horiek guztiak ere ikus daitezke Esloveniako Alpeetan.
Kobazuloak ere apartak ditu Esloveniak, eta mordoxka. Postojnakoa oso ezaguna da, estalaktita eta estalagmita erraldoiak ditu, baina aukeran jende gehiegi biltzen da batzuetan ikustera. Ikusgarriagoa da ordea Skocjangoa, lurrazpiko amildegiaren gaineko zubitxoari esker, besteak beste.
Alpe inguru hori txundigarria da, eta bazter asko du zein baino zein ederrago. Argazkietan gehien ateratzen dena, merezi duelako, Bled da, Alpeak atzean eta aintzira alboan duen herrixka. Herri honetan dena dago bere lekuan: Erdi Aroko gaztelua muinoan, uhartean eliza barrokoa, aintzirari itzulingurua emateko bidexka, eta mendi-kiroletan aritzeko aukera ugari. Horixe da Bled. Hurbil bada beste aintzira zoragarri bat, hala ere: Bohinj. Zein baino zein ikusgarriagoa da eta Esloveniarrak ederragoa zein den erabaki ezinik dabiltza.
Esloveniak gutxi zera du, itsasbazterra. Hondartzak nahi dituenak hobe du hegora jo, Kroaziara. Baina, kostako herrixken xarma guztia duten bi badira Eslovenian: Koper eta Piran. Veneziarrek horrelako kaidun herri asko eraiki zituzten Adriatikoko kostaldean barrena.
Europar Batasunekoa da Eslovenia 2004az geroztik, eta 2007az geroztik euroa darabilte. Antzinako Europa sozialista horretan bera izan zen lehena euroa onartzen. Jugoslavia desegin ondorengo beste sei herrialdeek (Kroazia, Bosnia, Serbia, Mazedonia, Montenegro eta Kosovo) luzerako dute Europar Batasunean sartu aurretik (horretarako negoziaketan ari den Kroazia ez beste) eta euroa erabiltzeko baimena izan dezaten.
Hiztegia:
* ALBOAN: Aldamenean. Al lado. À côté.
* ANTZ: Itxura. Semejanza. Similitude.
* ARITU ZALE: Zaletu. Aficionado/a. Ami/e de.
* ASKOZAZ ERE: Askoz ere. Mucho más. Beaucoup plus.
* BEHERAKOAN: Jaitsieran. Al descender, durante el descenso. Pendent la descente.
* BERRERAIKETA: Berreraikuntza. Reconstrucción. Reconstruction.
* EUROPAREN ERDIALDEKOTZAT ZEUKAN BERE BURUA: Se consideraba Centro Europa. Se considérait Europe central.
* EZ BEZALA: A diferencia de. Contrairement à.
* HARRIZTATUTA: Empedrado/a. Pavé/a.
* IKUSKIZUN: Ikusgarria. Espectáculo. Spectacle.
* ITSASBAZTER: Costa. Littoral.
* ITZULINGURU: Rodeo. Détour.
* JASAN: Pairatu. Padecer. Supporter.
* JASO: Altxatu. Construir. Construire.
* JENDAURREKO MUSIKA: Zuzeneko musika. Música en directo. Musique en direct.
* JORI: Emankorra. Fructífero/a. Fertile.
* KAIDUN: Portuario. Avec port, portuaire.
* KOZKORRAGO: Handiagoa. Mayor. Plus grand/e.
* LASTARGI: Antorcha. Torche.
* LURRAZPIKO AMILDEGI: Abismo subterráneo. Gouffre.
* LURRIKARA: Terremoto. Tremblement de terre.
* LUZERAKO DUTE: Falta mucho tiempo. Il reste beaucoup de temps.
* MUINO: Colina. Colline.
* OINEZKO: Peatón/a. Piéton/ne.
* ONDO ASKO: Ondo aski. Muy bien, claramente. Très clairement.
* UGARI: Asko. Mucho/a. Beaucoup.
* UR LASTER: Aguas bravas. Eaux vives.
* ZINTZUR: Garganta. Gorge.

ARIKETAK. MUGAGABEA
- Zein dago ondo?
- Mezara goaz gaur goizean.
- Belarrean etzanda dago.
- Etxea ketan dago.
- Ezkerrera dago iturria.
- Zein dago oker?
- Egiatan esaten dizut.
- Egitan esaten dizut.
- Odolean birus bat dauka.
- Umetan ezagutu genuen elkar.
- Zein da okerra?
- Kaikutzat hartu naute.
- Idazkariz hartu naute.
- Idazkaritzat hartu naute.
- Idazkari hartu naute.
- Ardoa____bihurtu zuen.
- ura
- urez
- uran
- ur
- Zein da zuzena?
- Zenbat kilometrora dago?
- Zenbatek dakite egia?
- Zenbat gizonak etorri dira?
- Zenbatek daki gezurra?
- Zein dago oker?
- Guztion kaltetan da.
- Urean ipini dut beratzen.
- Zorretan dago.
- Aurreko guztiak zuzenak dira.
- Enekoren belardian...
- ...ez daude zuhaitzarik.
- ...ez dago zuhaitzarik.
- ...ez dago zuhaitzik.
- ...ez daude zuhaitzak.
- Zein da okerra?
- Zein itsusia den!
- Zein etxetan bizi da?
- Nork hautsi du hau?
- Ez du inorrek abisatu?
- Zein dago ondo?
- Bezeroren bat dator.
- Egunen batean irabaziko dugu.
- Nik zuk beste lan daukat.
- Erantzun guztiak zuzenak dira.
- Zein dago oker: Non da Xabi?
- Ogitan joan da.
- Hori lekuan dago!
- Eguzkitan dago.
- Egurretan joan da.
- Momentu ____ ondo sentitzen naiz.
- hontan
- honetatik
- hontatik
- honetan
- __________ hartu naute, irakasle-lana egiteko.
- Irakasletzat
- Irakaslez
- Irakasle
- Irakasleaz
- Zein da zuzena?
- Norbaiteri esan beharko diogu.
- Norbaiteri esan beharko dugu.
- Norbaiti esan beharko diogu.
- Norbaitei esan beharko dugu.
- Zein dago ondo?
- Xabierren autoak sua dauka.
- Xabierren autoak sua du.
- Xabierren autoa sutan dago.
- Xabierren autoa sutan dauka.
- Zein dago oker?
- Goazen eguzkitara!
- Gose naiz.
- Min hartu dut jolasten ari nintzela.
- Etzan eguzkian.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)