2011/12/01

EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA. HITZIK POLITENA. MONIKA eta ROSA

KRISPETAK
Hitz hau entzuten dugunean, burura etortzen zaigu krispitak egiten ari diren mementoa, saporea, usaina eta soinua KRIS-KRAK-KRIS-KRIPETAK!

Hain oinarrizko elikagai izanda, zenbat gauza egin daiteken eta krispetak nola lortzen diren ikustea MAGIKOA da.

EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA. HITZIK POLITENA. PACO, SARA eta DAVID

KLARION
Hitz honek soinu oso polita dauka, suabea da. Klariona tresna bat da, tresna honek komunikatzeko balio du. Klarionari esker ikasten dugu euskara.

EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA. HITZIK POLITENA. MIREN, ESPE eta ROCIO

SORGIN

Hitz hau aukeratu dugu "sortu" hitzetik datorrelako eta emakumeok bizitza sortzeko gaitasuna daukagulako. Era berean, hitz honek bi aurkako esanahi dauzka. Alde batetik, Euskal Herriko historian sorginak oso garrantzitsuak izan ziren, hemengo usadioak mantentzen baitzituzten eta batzuentzat sendagileak eta aholkulariak ziren, besteak beste. Izan ere, edozein arazo zegonean sorginak konpontzeko prest izaten ziren. Baina, beste aldetik, sinesmenengatik eta, oro har, bizimoduagatik, beste batzuentzat ez ziren onartuak ezta ondo ikusiak ere, hori dela eta erre egin zituzten.

EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA. HITZIK POLITENA. MAITE eta MARTA

TXIMELETA

Denok euskara ikasiz tximeletaren faseak jarraitzen ditugu, zeren hasieran zetarrak gara eta gero tximeleta eder bihurtzen gara, EUSKALDUN.
Pertsona bakoitzak daukan nortasuna tximeletaren koloreak dira eta horrek indarra ematen digu jarraitzeko.

2011/11/25

TRANSANTARITIKA 2011

IRAKURMENA. BERRIA

2011-11-25

Mendia
«Izotzezko infernua da Antartika»

Vallejok hartutako sustoa, haizerik eza, hotza... oztopoz betetako egunak izan dituzte Antartikako aurrenak

Ekaitz Agirre

Juan Vallejoren lera erori zen pitzadura, goiko argazkian; kanpalekua prestatzen, beheko irudian. / TRANSANTARTIKA 2011

Izotza eta hotza bidelagun izango zituztela jakinagatik, gogorra egiten ari zaie Antartikako zeharkaldiaren lehenengo zatia Alberto Iñurrategi, Juan Vallejo eta Mikel Zabalzari. Egunotan bizitakoak lau hitzetan bildu ditu Vallejok: «Izotzezko infernua da hau». Haizeak eragotzi die pentsatutako abiadan aurrera egitea. Haizerik ezak, hobe esanda. Izan ere, etenik gabeko malda gora dute zeharkaldiaren aurreneko zatian, Antartikako plateau edo ordekara iritsi arte, eta haizerik ezean 170 kiloko leretatik tira egiteko kometen laguntzarik ezin dute baliatu.

Asteazkeneko eguna izan zen horren adibidea: hamazazpi kilometro osatu zituzten, zortzi orduan. Hilaren 16an Novolazarevskaia basetik irten zirenetik ehun kilometro pasatxo egin dituzte, bederatzi eguneko zeharkaldian. Uste baino mantsoago doaz, baina oraindik ere epeen barnean.

Vallejok hartutako sustoa

Eta oztopoen artean Vallejok hartutako sustoa izan da bestea. Pitzadura batera erori zitzaion 170 kiloko lera; 30 metroko arrakalan behera joan zitzaion, eta Vallejok nola edo ahala eutsi zion orekari, leraren atzetik ez erortzeko. Lerari lotzen zuen soka moztu zioten taldekideek, eta orduan hartu zuen arnasa lasaiago Vallejok. «Albertok soka moztu zuenean sekulako kolpea hartu zuen lerak pitzaduran behera; 30 edo 35 metro erori zen. Mikel jaitsi zen zuloan behera, eta lera errekuperatu genuen», azaldu zuen Vallejok asteartean gertatutakoa. Eta eskerrak. Lera errekuperatu ezean, nekez jarraitu ahal izango zuketen zeharkaldia.