BAZTARRIKA BASERRIA (GABIRIA)
Joan den ostegunean, otsailak 23, gure taldea txangora joan zen, Gabiriako Baztarrika baserrira, hain zuzen ere. Bertan, Asier artzainaren eskutik, Idizazabal jatorrizko-izendapena duen ardi gaztaren prozesua ezagutu genuen, zuzenean gazta egiten ikusiz, baita egindakoa ondo dastatuz ere, ogiak eta ardoak lagunduta hamaiketako ederra egin baikenuen. 300 buruko artalde ederra ikusteko aukera ere izan genuen, artegian sartu-irten bat eginda. Niri behintzat, harrigarria iruditzen zait artzainak taldeko kide guztiak banan banan bereiztea eta ezagutzea, baina hala da. Guretzat, gehienok kaletarrak izanik, sexuak eta izenak bereizteko nahikoa lan! Hortxe ziren ardiak, ahariak, arkumeak, bildotsak, urruxak... Beno, eta azkenean baserriko produktuak erosteko aukera izan genuen, primerako kalitatea bitartekaririk gabe eta oso modu onean. zer gahiago eska genezakeen? Ba, tira, eskatzen hasita, argazki polit bat, denok elkarrekin baserri atarian ateratakoa, egun horretako bisitaren oroigarri bikaina. Niri iruditzen zait irteerak merezi izan zuela eta ederki pasa genuela... Eta zuei zer iruditzen zaizue? Ea, bada, animatu eta idatzi zuen kronika laburra!
No hay comentarios:
Publicar un comentario