2011/12/01

EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA. HITZIK POLITENA. MONIKA eta ROSA

KRISPETAK
Hitz hau entzuten dugunean, burura etortzen zaigu krispitak egiten ari diren mementoa, saporea, usaina eta soinua KRIS-KRAK-KRIS-KRIPETAK!

Hain oinarrizko elikagai izanda, zenbat gauza egin daiteken eta krispetak nola lortzen diren ikustea MAGIKOA da.

EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA. HITZIK POLITENA. PACO, SARA eta DAVID

KLARION
Hitz honek soinu oso polita dauka, suabea da. Klariona tresna bat da, tresna honek komunikatzeko balio du. Klarionari esker ikasten dugu euskara.

EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA. HITZIK POLITENA. MIREN, ESPE eta ROCIO

SORGIN

Hitz hau aukeratu dugu "sortu" hitzetik datorrelako eta emakumeok bizitza sortzeko gaitasuna daukagulako. Era berean, hitz honek bi aurkako esanahi dauzka. Alde batetik, Euskal Herriko historian sorginak oso garrantzitsuak izan ziren, hemengo usadioak mantentzen baitzituzten eta batzuentzat sendagileak eta aholkulariak ziren, besteak beste. Izan ere, edozein arazo zegonean sorginak konpontzeko prest izaten ziren. Baina, beste aldetik, sinesmenengatik eta, oro har, bizimoduagatik, beste batzuentzat ez ziren onartuak ezta ondo ikusiak ere, hori dela eta erre egin zituzten.

EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA. HITZIK POLITENA. MAITE eta MARTA

TXIMELETA

Denok euskara ikasiz tximeletaren faseak jarraitzen ditugu, zeren hasieran zetarrak gara eta gero tximeleta eder bihurtzen gara, EUSKALDUN.
Pertsona bakoitzak daukan nortasuna tximeletaren koloreak dira eta horrek indarra ematen digu jarraitzeko.

2011/11/25

TRANSANTARITIKA 2011

IRAKURMENA. BERRIA

2011-11-25

Mendia
«Izotzezko infernua da Antartika»

Vallejok hartutako sustoa, haizerik eza, hotza... oztopoz betetako egunak izan dituzte Antartikako aurrenak

Ekaitz Agirre

Juan Vallejoren lera erori zen pitzadura, goiko argazkian; kanpalekua prestatzen, beheko irudian. / TRANSANTARTIKA 2011

Izotza eta hotza bidelagun izango zituztela jakinagatik, gogorra egiten ari zaie Antartikako zeharkaldiaren lehenengo zatia Alberto Iñurrategi, Juan Vallejo eta Mikel Zabalzari. Egunotan bizitakoak lau hitzetan bildu ditu Vallejok: «Izotzezko infernua da hau». Haizeak eragotzi die pentsatutako abiadan aurrera egitea. Haizerik ezak, hobe esanda. Izan ere, etenik gabeko malda gora dute zeharkaldiaren aurreneko zatian, Antartikako plateau edo ordekara iritsi arte, eta haizerik ezean 170 kiloko leretatik tira egiteko kometen laguntzarik ezin dute baliatu.

Asteazkeneko eguna izan zen horren adibidea: hamazazpi kilometro osatu zituzten, zortzi orduan. Hilaren 16an Novolazarevskaia basetik irten zirenetik ehun kilometro pasatxo egin dituzte, bederatzi eguneko zeharkaldian. Uste baino mantsoago doaz, baina oraindik ere epeen barnean.

Vallejok hartutako sustoa

Eta oztopoen artean Vallejok hartutako sustoa izan da bestea. Pitzadura batera erori zitzaion 170 kiloko lera; 30 metroko arrakalan behera joan zitzaion, eta Vallejok nola edo ahala eutsi zion orekari, leraren atzetik ez erortzeko. Lerari lotzen zuen soka moztu zioten taldekideek, eta orduan hartu zuen arnasa lasaiago Vallejok. «Albertok soka moztu zuenean sekulako kolpea hartu zuen lerak pitzaduran behera; 30 edo 35 metro erori zen. Mikel jaitsi zen zuloan behera, eta lera errekuperatu genuen», azaldu zuen Vallejok asteartean gertatutakoa. Eta eskerrak. Lera errekuperatu ezean, nekez jarraitu ahal izango zuketen zeharkaldia.

2011/11/14

ERABILERA MAKURRAK ETA ERDERAKADAK

Perpausak
Akastuna
Egokia
Ote partikula ez erabiltzea: *Nork jakinen du hori? Nork jakinen ote du hori?
Noski hitza behar ez denean erabiltzea: *Noski baietz! Bai horixe! Jakina!
Harridurazko esaldiak: *Zein polita da! Zein polita den!
Galdegaiaren erabilera okerra: *Koldo dago? Koldo hor al dago?
Izenen erabilera
Akastuna
Egokia
Izen zenbakarriak eta izen zenbakaitzak: *Hotz asko egiten zuen. Hotz handia egiten zuen.
Generoa erabiltzea euskaraz: *Aitonen etxera joan da Aitona-amonen etxera joan da
Izenordainen erabilera
Akastuna
Egokia
Izenordain indartuak: *Ni pertsonalki joanen naiz. Ni neu joanen naiz.
Izenordain zehaztugabeak: Nor etorri da? *Inor. Nor etorri da? Inor ez
Bihurkari gaiztoak: *Ez naiz ikusten lan horretan Ez dut nire burua ikusten lan horretan
Elkarkari gaiztoak: *Elkar bazkaldu dugu Elkarrekin bazkaldu dugu
Determinatzaileen erabilera
Akastuna
Egokia
Artikulurik ez erabiltzea: *Lizarrako udal Lizarrako udala
Bera eta berdina nahastea: *Irakasle berdina dute. Irakasle bera dute.
Artikuluaren ordez bat zenbatzailea erabiltzea: *Ideia on bat izan duzu. Ideia ona izan duzu.
-ko atzizkiaren ordez -tako erabiltzea: *Zazpi kilotako legatza Zazpi kiloko legatza.
Kiroletako emaitzak: *Lau-hiru galdu zuten Lau eta hiru galdu zuten
Beste bat erabili ordez berri bat erabiltzea: *Lagun berri bat dator. Beste lagun bat dator
Izenondoen erabilera
Akastuna
Egokia
Kokagune desegokia: *Nazional hizkuntza Hizkuntza nazionala.
Hoberen ordez hobeago erabiltzea: *Nirea zurea baino hobeagoa da. Nirea zurea baino hobea da.
Aditzaren erabilera
Akastuna
Egokia
Aditz-partizipioa aditzondo gisa erabiltzea: *Ateak itxitak daude. Ateak itxita daude.
Gerundioaren erabilera: *Hitz egiten irabazi zuen. Hitz eginez irabazi zuen.
Aspektuaren erabilera: *Orain zer egiten duzu? Orain zer egiten ari zara?
Deklinabidearen erabilera
Akastuna
Egokia
A itsatsia ez errespetatzea: *Gauz bat. Gauza bat.
Mugagabea erabili ordez mugatua erabiltzea: *Zein etxean egon zara?. Zein etxetan egon zara?
Ergatiboa: *Ni hori irakurri dut. Nik hori irakurri dut.
-arte eta -raino nahastea: *Etxerarte lagunduko dizut *Etxeraino lagunduko dizut
Partitiboa: *Ez dut astia. Ez dut astirik.

ERDERAKADAK 2

ERDARAKADA
HOBETO
Langileak adostasunera heldu zirenLangileak ados jarri ziren
Antitabako kanpaina indartu dute bulegoanTabakoaren aurkako kanpaina indartu dute bulegoan
Bere erantzunak arreta deitu zidanBere erantzunak atentzioa eman zidan
Gaizki aurkitzen daGaizki dago
Guggenheim museoa Bilbon aurkitzen daGuggenheim museoa Bilbon dago
Bilboko biztanleriak behera egin badu, Gasteizkoak goraBilboko biztanleriak behera egin du; Gasteizkoak, berriz, gora
Emaitza baikorra lortu genuen bileranEmaitza ona/Emaitza positiboa/Emaitza itxaropentsua lortu genuen bileran
Bakoitzak ikus dezala zer eginNorberak ikus dezala zer egin
Baldintza txarreanEgoera txarrean/Txarto
Baimen bat behar daBaimena behar da
Oso liburu eder bat irakurri duOso liburu ederra irakurri dut
Inozo batzuk zareteInozo hutsak/Inozo galantak zarete
Orain ezin dut hitz egin eta beranduago deituko dizutOrain ezin dut eta geroago deituko dizut
Konortea berreskuratu zuenBere onera etorri zen
Proposamen berri bat egin diguteBeste proposamen bat egin digute
Beste egunean hitz egin zuen jardunaldietanLehengo egunean hitz egin zuen jardunaldietan
Irakasle bezala aritu zenIrakasle aritu zen
Sorginak printzea igel batean bihurtu zuenSorginak printzea igel bihurtu zuen
Langileen erdiak euskaldunak diren bitartean, beste erdiak, erdaldunakLangileen erdiak euskaldunak dira, eta beste erdiak, erdaldunak
Kargutik bota duteKargutik kendu dute
Siesta ederra bota dugu arratsaldeanSiestaederra egin dugu arratsaldean
Bi itsasontzi desagertu diraBi itsasontzi galdu dira
Etxetik desagertu daEtxetik falta da
Hizkuntza asko desagertu dira munduanHizkuntza asko galdu dira munduan
Alderdi desberdinak bat etorri zirenAlderdi guztiak/Alderdiak bat etorri ziren
Formatu desberdinetan aurkeztu zutenHainbat formatutan aurkeztu zuten
Diru-kopuru handia biltzea espero dute diputazioek aurtengo errenta­‑aitorpeneanDirutza handia biltzea espero dute diputazioek aurtengo errenta­‑aitorpenean
Irteteari ekin zion Irten (egin) zen
Erdi-erdian jotzen dudalaErdi-erdian jo baietz!
Goazen azkar, berandu delaGoazen azkar, berandu da eta
Arazo hori hamasei urteko gazteen artean ematen daArazo hori hamasei urteko gazteen artean gertatzen da
Futbol-txapelketako azken jardunaldian sei berdinketa eman diraFutbol-txapelketaren azken jardunaldian sei berdinketa gertatu/jazo/izan dira
Ardura hori daraman epaileaHorretaz arduratzen den epailea/Ardura hori duen epailea
Sarrikora daraman bidea berritzen ari diraSarrikoko bidea/Sarrikora doan bidea berritzen ari dira
Gobernuak daraman politikaGobernuaren politika/Gobernuak duen politika
Ondo eramaten garaOndo konpontzen gara
Epaiak aurreikuspenei erantzun dieEpaiak espero zenaeman du
Errudunari espedienteazabalduko zaioErrudunari espedienteaegingo zaio
Ingelesa ezagutzen duBadaki ingelesez
Langabeziak jaitsiera garrantzitsua ezagutu duLangabeziak behera egin du nabarmen
Ezagutzera eman diot datorren astean amaituko dela eskabidea aurkezteko epea Aditzera emandiot datorren estean amaituko dela eskabidea aurkezteko epea
Istripu garrantzitsu bat gertatu zenIstripu larri bat gertatu zen
Gaurkoan lehendakaria Madrilera joango daGaur lehendakaria Madrilera joango da
Esne berezi horien salmenta botiketan gauzatzen daEsne berezi hori botiketan saltzen da
Funtzionarioen gehiengoak baiezko botoa eman duFuntzionario gehienek baiezkoa eman dute
Alkandora hori oso ondo geratzen zaizuAlkandora horrek oso ondo ematen dizu
Bost langile hilik gertatu diraBost langile hil dira
Lanean hasteko gogoak dauzkatLanean hasteko gogoa daukat
Aurkezpenarekin hasiko garaAurkezpena egiten hasiko gara/Aurkezpena egingo dugu
Hortik dabil Patxi?Patxi hor (al) dago/da?
Sailburuaren erantzunak irakurketa bikoitza duSailburuaren erantzuna bi aldetatik azter daiteke
Herri horretan etxe isolatu batzuk baino ez daudeHerri horretan etxe bakan batzuk baino ez daude
Baimenak behin­‑behineko izaera izango duBaimena behin-behinekoa izango da
Izaera publikoko erakundeakErakunde publikoak
EPSV izenez ezagutzen direnakEPSV deritzenak/EPSV esaten zaienak
Administratzaileak jakitera eman duenez... Administratzaileak aditzera eman duenez...
Bazkaldu eta gero jarraitukodute bilerarekinBazkaldu eta gero jarraituko dute bilera
Dekretu-egitasmoak aldaketa batzuk jasan dituDekretu-egitasmoak aldaketa batzuk izan ditu
Zein paper jokatu behar duzu bilera horretan?Zein da zure eginkizuna bilera horretan?
Akats larriak egiten diren kasuetan ez da azterketa zuzentzen jarraitukoAkats larriak egiten direnean ez da azterketa zuzentzen jarraituko
Kasu horrek ez du eraginik izango lanpostu­‑banaketanAuzigai horrek ez du eraginik izango lanpostu banaketan
Kasu horretan oraindik ez dute lekukoek deklaratuAuzi horretan oraindik ez dute lekukoek deklaratu
Titularrarengaixotasunaren kasuan, ordezkoa jarriko da haren tokianTitularra gaixorik badago, ordezkoa jarriko da haren tokian
Arazoa sakonki aztertu behar daArazoa sakonaztertu behar da
Teorikoki erabakia zuzena da, baina praktikan ezTeorian erabakia zuzena da, baina praktikan ez
Asteleheneko bileran jende gehiegi zegoen eta ez nekien non kokatuAsteleheneko bileran jende gehiegi zegoen eta ez nekien non jarri/eseri
Unibertsitateko behin-behineko langileen kolektiboak oposizioetarako deialdia egiteko eskatu duUnibertsitateko behin-behineko langileek oposizioterako deialdia egiteko eskatu dute
Zurekin konparatuta gaztea daZurealdean gaztea zen
Udal-zerbitzu teknikoen luzatutako txosten teknikoan jasotzen dira baldintza guztiakUdal-zerbitzu teknikoek egindako txosten teknikoan jasotzen dira baldintza guztiak
Arazoak prozesu luzea daukaArazoak luze joko du
Zuzendari-mailako bilera izan zen osteguneanZuzendarien bilera izan zen ostegunean
Bere iritzia lehengoan mantendu duLehengo iritziari eutsi dio/Eutsi egin dio bere iritziari
Lehendakariak elkarrizketak mantendu zituen alderdi guztiekinLehendakariak elkarrizketak izan zituen alderdi guztiekin
Nola edo hala mantendu zuen orekaNola edo hala gorde zuen oreka
Oso ondo menderatzen du euskaraOso ondo daki euskaraz/Oso ondo hitz egiten du euskaraz
Pena merezi du lanean saiatzea, gauzak txukun egitekoMerezi du lanean saiatzea, gauzak txukun egiteko
Mila bider esan nion lana garaiz amaitzekoHamaika bider/Hamaikatxotan/Makina bat aldiz esan nion lana garaiz amaitzeko
Min egin naiz orkatiletanMin hartu dut orkatiletan
Erakundearen ordezkari moduan joan zenErakundearen ordezkari joan zen
Idazkariarekin telefonoz hitz egiten nengoela, deia moztu egin zenIdazkariarekin telefonoz hitz egiten ari nintzela, deia eten egin zen
Leioarako bidea moztu egin behar izan duteLeioarako bidea itxi egin behar izan dute
Gure fakultatean argi-indarra moztu egin zutenez ezin izan genuen lana bukatuGure fakultatean argi-indarra kendu egin zutenez, ezin izan genuen lana bukatu
Teknikarion zeregina gomendioak ematera mugatzen daTeknikarion zeregina gomendioak ematea da/ematea besterik ez da
Kultur munduari emandako diru-laguntzakKulturari emandako diru-laguntzak
Garbitzaileak greba gogor batean murgildu diraGarbitzaileak greba gogorra egiten ari dira
Sindikatuak negoziazioetan murgildurik daudeSindikatuak buru-belarri ari dira negoziatzen
Herriko jaietan murgilduta gaudeHerriko jaiak bete-betean ospatzen ari gara
Hori da unibertsitateko eraikin nagusienaHori da Unibertsitateko eraikin nagusia
Neurri politikoak hartu beharko dituzteErabaki politikoak hartu beharko dituzte
Lau metro neurtzen dituLau metro luze da/Lau metroko luzera dauka
Zenbat neurtzen du mahai honek?Zer neurri du mahai honek?/Zein da mahai honen neurria?
Nire amarekin joan naiz udaletxeraAmarekin joan naiz udaletxera
Niretzat, emaitzak ez dira hain onakNire ustez, emaitzak ez dira hain onak
Gobernutik ekonomiaren garapena lortu nahi daGobernuak ekonomiaren garapena lortu nahi du
Idazkari berria bulegotik ikusi dut gaur goizeanIdazkari berria bulegoan ikusi dut gaur goizean
Zuzendaria Madriletik dabilZuzendaria Madrilen dabil
Arau-hauste larri bat osatzen duArau-hauste larria da
Sindikatuak enplegu osoa eskatzen duSindikatuak guztiontzako enplegua eskatzen du
Terminologiari buruzko jardunaldia bihar ospatuko daTerminologiari buruzko jardunaldia bihar izango da
Arkitektoak kontu horretan jokatzen duen paperaArkitektoak kontu horretan duen zeregina
Pertsonalki joango naizNi neu joango naiz
Gure asmoa planteatu dieguGure asmoa adierazi/azadu diegu
Bere egitasmoak porrota ezagutu zuen hasiera­‑hasieratikBere egitasmoak porrot egin zuen hasiera­‑hasieratik
Posible da errektorea ere etortzeaBaliteke errektorea ere etortzea/Litekeena da errektorea ereetortzea
Irabazteko posibilitate asko duIrabazteko aukera ederra du
Arazo puntualak sortu diraUnean uneko arazoak sortu dira
Gai puntual batzuk eztabaidatu ziren bileranGai jakin batzuk eztabaidatu ziren bileran
Alderdi hori irabazle suertatu da hauteskundeetanAlderdi horrek irabazi du hauteskundeetan
Lau hildako suertatu diraLau hildako izan/gertatu dira
Horrek amaiera suposatuko duHori amaiera izango da/Horrek amaiera ekarriko du
Suposa dezagun gaur datorrelaDemagun/Jo dezagun gaur datorrela
Suposatzen dut etxean egongo delaUste dut etxean egongo dela
Tropeletik ihes egin zuen helmugatik bi kilometrora harrapatua izatekoTropeletik ihes egin zuen, eta helmugatik bi kilometrora harrapatu zuten
Orain ezin dut hitz egin, eta gero deitzen dizutOrain ezin dut hitz egin, eta gero deituko dizut
Joaten gara zerbait erostera?Joango (al) gara zerbait erostera?
Berandu etortzea huts larri dela ulertukodaBerandu etortzea huts larritzat joko da
Bilera igandean egokitzen bada, astelehenean egin behar dela ulertuko daBilera igandean egokitzen bada, horrek esan nahi du astelehenean egin behar dela
Ez ibili adarretatik eta zentratu zaitezEz ibili adarretatik eta jo ezazu harira
Zaharren zentroa irailean zabalduko duteZaharren egoitza/Zaharren etxea irailean zabalduko dute
Pirataz mozorrotuta etorri zen festaraPirata jantzita etorri zen festara
Irakaslearen zorionak diraIrakaslearen urtebetetzea da
Botanika­‑ikasleei zuzendutako ikastaroaBotanika­‑ikasleentzako ikastaroa
Telegrama zuzendu zionTelegrama bidali zion

AHOZKO ERDERAKADAK

Morfosintaxia

Ezkerrean agertzen dena, txarto dagoen forma da. Aldamenekoa, ordea, forma zuzena.
Egunerokotasun faltsua
  • Hasten naiz irakurtzen? / Hasiko naiz irakurtzen?
  • Azpimarratzen dut, andereño? / Azpimarratuko dut, andereño?
  • Hau non uzten dut? / Hau non utziko dut?
  • Zer ipintzen dut hemen? / Zer ipiniko dut hemen?
  • Sartzen naiz? / Sartuko naiz?; Sar naiteke?
  • Ekartzen dizut bihar / Bihar ekarriko dizut
  • Agur, joaten naiz etxera / Agur, banoa etxera
  • Zuk zer esaten duzu honetaz? / Zuk zer di(n)ozu honetaz?
  • Egunero noa eskolara / Egunero joaten naiz eskolara
  • Beti egin behar dut / Beti egin behar izaten dut
Galdegaia
  • Da nirea / Nirea da.
  • Nago egiten lanak / Lanak egiten nabil (ari naiz)
  • Daukazu hemen / Hemen daukazu; Badaukazu hemen.
  • Nahi duzu etorri nirekin? / Nirekin etorri nahi duzu?
  • Nahi dut joan / Joan nahi dut
  • Ez dut nahi joan / Ez dut joan nahi.
  • Da benetazkoa / Benetakoa da
  • Ahal dut erabili boligrafoa? / Boligrafoa erabil dezaket?
  • Esan du ze nahi ditu egin ariketak / Ariketak egin nahi dituela esan du
Morfologia-sintaxia
  • Irtetzen da hortik / Hortik irteten da
  • Sorginez mozorrotuta dago / Sorgin mozorrotuta dago, sorgin jantzita
  • Egun batetan… / Egun baten; Egun batean
  • Beste leku batetakoa / Beste leku batekoa
  • Joan behar naiz etxera /Etxera joan behar dut
  • Jostailu bat erosiko naiz / ostailu bat erosiko dut
  • Kenduko naiz hau (jertsea) / Jertsea erantziko dut
  • Jendeari molestatzen ari da / Jendea molestatzen ari da
  • Ikusi dizut kalean / Kalean ikusi zaitut
  • Jo dit makil batekin / Makila batez jo nau
  • Beitu zelan dago! / Be(g)itu zelan dagoen!
  • Zer egiten ari zara? Ezer / Zer egiten ari zara? Ezer(ere) ez
  • Ez dakit ezebez / Ez dakit ezer; ezer ez dakit
  • Etorriko direnean / Etortzen direnean
  • Etorriko badira/ Etortzen badira
  • Kale berdinean bizi dira biak / Kale berean; berberean; kale bate(a)n
  • Beti esaten duzu berdina / Beti esaten duzu gauza bera
  • Utzi egin hau / Utzi (utz iezadazu) hau egiten
  • Berandu? Ba,esatea! / Berandu? Ba, esan dezala!; esan da(g)iala!
  • Ez da ez gurentzat ez zurentzat / Ez da ez guretzat ez zuretzat
Konpletiboak
  • Esan du ze da gezurra / Gezurra dela esan du
  • Uste dut ze nire ama ez da etorri / Gure ama ez dela etorri uste dut
Ba-Baina
  • Nik ez badakit ezer! / Nik ezer ez dakit baina!
  • Si ez zenuen ezer esan! / Ezer ez zenuen esan baina!
Erlatiboak
  • Autobus bat, eramaten zuela 50 pertsona jausi egin da / 50 pertsona zeramatzan autobus bat jausi egin da
  • Da mutil bat ze ditu betaurrekoak / Betaurrekoak dituen mutil bat da
  • Daukat boligrafo bat ze bi kolore ditu / Bi kolore (kolore bi) dituen boligrafoa daukat
  • Andereño bat daukagu Markinakoa dela / Markinako andereño bat daukagu.
  • (…) eta ezagutu dut maisu bat berria dela / (…) eta maisu berri bat ezagutu dut; (…) eta maisu bat ezagutu dut, berria dena
Esamoldeak
  • Nola deitzen da umea? / Nola (zelan) dauka izena umeak?
  • Eman naiz kolpe bat / Kolpea hartu dut
  • Zelako morroa! / Hori larru gogorra!; Horrek dauka aurpegia!
  • Bero asko dago / Bero handia dago
  • Ez dakizula hau egiten! / Ezetz jakin hau egiten!
  • Hau dela nirea? ! A que hau da nirea?!/ Hau nirea da, ezta?
  • Bi bider egin dut / Birritan egin dut; Bi aldiz egin dut
  • Bildurra daukat / Beldur naiz
  • Futbolera jolasten ari gara / Futbolean jolasten ari gara.
  • Etorri da begiekin itxita / Begiak itxita etorri da.
  • Eskuekin poltsikoan agertu da / Eskuak poltsikoan agertu da
  • Hiru-bi irabazi diegu / Hiru eta bi irabazi diegu
  • Ikasleen erdia etorri da / Ikasleen erdiak etorri dira
  • Kontuz! andereño datorrela / Kontuz! andereño dator(r) eta
  • Beste egunean joan ginen / Lehengo egunean joan ginen
ERE partikula
Inoiz ere ez aurrean:
  • Ere bai Mikel etorriko da
  • Ona dela eta ere txintxo portatzen dela esan du
  • Eta ere bai, gero joan zen eta…
  • Josuk ekarri du. Ere bai Jonek
  • Baita ere, mendira joan ginen eta…
  • Ama joan da eta ere bai ni
Ezta aditzaren ostean ere: (Aitak erosi du ere bai)
  • Zuk egin baduzu, nik egingo dut ere bai / … neuk ere egingo dut
  • Lotsa askorik ez dute ere ez / Lotsa handirik ere ez dute
  • Esku artean hartu ez ezik, puskatu du ere! / puskatu ere puskatu (egin) du
  • Telefonoz deitu diot eta joango naiz ere / joan ere joango naiz; egingo naiz
  • Mikel hemen dago ere / Mikel ere hemen dago
  • Badakit ere nor etorri den / (Badakit) nor etorri den ere (badakit)
  • Ikusi dugu ere nola jokatu duen / (Ikusi dugu) nola jokatu duen ere (…)
  • Bihar joango gara ere (bai) / bihar ere joango gara
Pertsona izenordainak forma indartua hartu ohi du:
  • Nik ere esan diot / Neuk ere esan diot
  • Zuek ere bai! / Zeuek; Zeuok ere bai!
ERE-ren ostean adizki trinkoak BA- aurrizkia behar du:
  • Nik ere daukat erloju berria / Neuk ere badaukat
  • Josune etorriz gero, Andoni ere dator / Andoni ere badator
Aditz sintagman elipsia egiten denean:
  • Marta badoa eta ni ere / eta neu ere bai
  • Nik ere bai ikusi dut hori / Neuk ere ikusi dut hori
  • Hark egin du eta osabak baita / baita osabak ere; eta osabak ere bai
  • Baita ere Koldok. Eta Koldok baita ere / Baita Koldok ere

ARIKETA. ERDERAKADAK.

  1. Zein aukerak du egitura okerra?
    1.   Ni neu joanen naiz zure opariaren bila.
    2.   Ni joango naiz zure opariaren bila.
    3.   Ni bereziki joango naiz zure opariaren bila.
  2. ¿Puedo ir al baño? Aukeratu zuzen dagoena:
    1.   Komunera joan dezaket?
    2.   Komunera joan ahal ninteke?
    3.   Komunera joan al naiteke?
  3. Hautatu erdarakada:
    1.   Hain handia da, ezen ez baita atetik sartzen.
    2.   Hain handia da, ez dela atetik sartzen.
    3.   Hain da handia, non ez den atetik sartzen.
  4. Nola esango zenuke hau egokien?
    1.   Irakurritzen hasten naiz?
    2.   Hasiko al naiz irakurtzen?
    3.   Hasten naiz irakurtzen?
  5. Zeinek ez du erdarazko egitura?
    1.   Mikelek adarra jo zidan.
    2.   Mikelek ilea hartu zidan.
    3.   Mikelek txintxatu egin ninduen.
  6. Nola esango zenuke euskara jatorrean:¿Puedes venir?
    1.   Etorri al dezakezu?
    2.   Etor al dezakezu?
    3.   Etor al zaitezke?
  7. Zein dago ondo euskara jatorrean?
    1.   Erraz-erraza da eta!
    2.   Si erraz-erraza da!
    3.   Super erraza da!
  8. Zein dago trakets egituratuta?
    1.   Ondo moldatzen gara.
    2.   Ondo eramaten gara.
    3.   Ondo konpontzen gara.
  9. Zeinek du euskarazko egitura egokia?
    1.   Oso liburu ederra irakurri dut.
    2.   Oso liburu eder bat irakurri dut.
    3.   Oso liburua ederra irakurri dut.
  10. Zein ez da erdarakada?
    1.   Mielotxinez mozorrotuta dago.
    2.   Mielotxin jantzita dago.
    3.   Mielotxinez jantzita dago.
  11. Zein da erdarakada?
    1.   Gaizki dago.
    2.   Gaizki aurkitzen da.
    3.   Ez dago batere ondo.
  12. Zein aukerak du gaztelaniazko egitura?
    1.   Iaz irakasletzat hartu zuten.
    2.   Aurreko urtean irakasle bezala aritu zen.
    3.   Iaz irakasle lanetan airitu zen.

MAIZPIDEKO NIRE TOKIRIK GUSTUKOENA (ROCIO)

MAIZPIDEKO NIRE TOKIRIK GUSTUKOENA (DAVID)

MAIZPIDEKO NIRE TOKIRIK GUSTUKOENA (ESPE)

MAIZPIDEKO NIRE TOKIRIK GUSTUKOENA (JOSU)

MAIZPIDEKO NIRE TOKIRIK GUSTUKOENA (MAITE)

MAIZPIDEKO NIRE TOKIRIK GUSTUKOENA (MIREN)

MAIZPIDEKO NIRE TOKIRIK GUSTUKOENA (ROSA)

MAIZPIDEKO NIRE TOKIRIK GUSTUKOENA (PAKO)

MAIZPIDEKO NIRE TOKIRIK GUSTUKOENA (MARTA)

MAIZPIDEKO NIRE TOKIRIK GUSTUKOENA (SARA)

NIRE ABESTIRIK KUTTUNENA (IGONE)

NIRE ABESTIRIK KUTTUNENA (SARAI)

NIRE ABESTIRIK KUTTUNENA (MIGUEL)

NIRE ABESTIRIK KUTTUNENA (EVA)

NIRE ABESTIRIK KUTTUNENA (ZURIÑE)

NIRE ABESTIRIK KUTTUNENA (NORA)

2011/11/07

IDAZLANERAKO GAIA. GIDABAIMENA, PUNTUKAKOA

Orain zure txanda da, aipatu gaiaren inguruko azalpen testua egitea izango da zure lana, baina oraingoan ideiak zuk pentsatu beharko dituzu, ez dizkizut nik emango.

SARRERA :
TESIA:
TEKNIKA: aukeratu bat.
1.datua:
2.datua :

DATU OROKORRAK:
1.datua:
2.datua:
3.datua:

ALDE ONAK:
1.datua:
2.datua:
3.datua:

ALDE TXARRAK:
 1.datua:
2.datua:
3.datua:

AMAIERA: gaia eta norbera
-
-
ondorioa:




  

2011/11/05

Nik aukeratu dudan abestia.

IDAZLANERAKO GAIA. SAKELAKO TELEFONOA.


IDAZLANA

GAIA: SAKELAKO TELEFONOA

SARRERA: Gaira hurbiltzen Tesia:
Sarrera teknika: ikuspegi historikoa
Ideia pare bat:

-          DATU OROKORRAK:
3 ideia:
-          ALDE ONAK:
3 ideia:

-          ALDE TXARRAK:
3 ideia:

-          AMAIERA: gaia eta norbera.
Ideia pare bat:
Ondorioa:


Hemen dituzu idazlanerako ideiak goiko eskeman ordenatzeko:
- Hasieran, oso handiak, garestiak, batzuek bakarrik erabil zitzaketen.
- gazteen kasua
- ondorioa: erabili bai, baina kontuz.
- guztion bizitzan ezinbesteko elementua bihurtu da.
- Komunikazio handiegia
- adizioa
- orain, neurri egokiak, prestazio asko…
- noiztik, nolakoa, zenbat erabiltzen dut?
- egoera larrietan
- prezioa, ordainketa sistemak
- Internetera konektatzeko aukera eta guzti
- komunikazioa erraztu eta arindu
- deskribapena
- ez da batere elitista
- zertarako erabiltzen dut?

2011/11/04

Bidalitako ariketaren emaitzak

1- Zirriborroa lantzeko erabilitako sistemaren arabera ideia horiek egokiak ziren amaierarako.

Bertsio bat:
Amaitzeko, eta niri dagokidanez, esan beharra daukat ez zaidala batere gustatzen zarata handia dagoen lekuetatik ibiltzea, zeren eta obrek, konponketek, musika altu ipintzen duten tabernek... urduri jartzen bainaute. Ni orain bizi naizen herria txikia da, eta ez zaratatsuegia, baina nire etxe ondotik orduro trena pasatzen da, eta herriko trafiko gehien igarotzen den errepidea ere alboan daukat. Beraz, uste dut garrantzi handigoa eman behar geniokeela denok gai honi.

2- Ondoren eman dizkizuedan sei ideietatik hiru baino ez dira egokiak zirriborroaren atal honetarako (datu orokorrak):
- Desatsegina den eta ondorio txarrak eragin ditzakeen soinua
- Orain dela hamarkada batzuetatik hona kontuan hartzen da arazo hau
- Euskal Herria herrialde zaratatsuen artean dago

Bertsio bat:
Zarata zer den esatea ez da erraza, zeren eta zaratak eta zaratak baitaude, batzuk atseginagoak eta beste batzuk jasanezinak. Azken hitz horretan jarriko nuke atentzioa: desatsegina  bada eta ondorio txarrak eragiten baditu, zarata da, eta arazoak sortzen ditu. Horregatik, orain dela urte batzuetatik, gero eta sentsibilizazio handiagoa dagoela esango nuke, batez ere gure inguruan. Datuak begiratzen baditugu, argi ikusiko dugu Euskal Herria herri zaratatsuenen artean dagoela.

3- Gero hiru ideia eman dizkizuet eta galdetu dizuet ea egokiak diren "alde onak" atalerako. Bada, bai, egokiak dira

bertsio bat:
Lehen esan dudan bezala, gero eta eztabaida handiagoak sortzen direa gure gizartean zarataren inguruan, zeren eta batzuek muturreraino eramaten baitituzte gauzak,. Zarataren kontu honek ez dauka alde on askorik, baina kontua ez da isiltasun osoan bizitzea, hori eere ez da naturala eta. Adibidez, jaietan eta zapatu gauetan kaleetan sortzen diren zarata batzuk "ulertu" egin beharko lirateke,  aina ez sarriago gertatzea, ezta, egoera horrengatik baten bat kexatzen bada, eztabaidan hastea. Bestalde, gizakion arteko harremanetan ere noizean behin zarata egitea ez dago txarto.

4- Eta azkenik "alde txarrak" atalerako hiru ideia eskatzen nizkizuen. Hona, bada, hemen hiru ideia posible:
- Atsedena oztopatzen du
- Gaisotasunak eragiten ditu
- Gastu handia da intsonorizatzea (leiho bereziak...)

Bertsio bat:
Arazo asko sortzen dira zarataren inguruan. Alde batetik, aipagarria da leku zaratatsuetan bizi den jendeak lasaitasuna galtzen duela eta arazo larriak sortzen zaizkiola. Zarata-tasa, askotan, behar den baino altuagoa izaten da eta horrek belarrietako gaixotasunak ekar ditzake. Era berean, ezin da ukatu zarata-inguru horretan bizi diren pertsonek estresa eta urduritasuna ere jasaten dituztela. Bukatzeko, batzuen kasuan, euren bizilekuetan aldaketa handiak egitera behartuta aurkitzen dira, adibidez, kristal bikoitzeko leihoak jartzera, nahiz eta horrek gastu itzelak sortu.