MARTXOAK 29. LAN ERREFORMAREN AURKAKO GREBA OROKORRA
Erreformaren gakoak
• Kaleratze bidegabeak. Lan egindako
urte bakoitzeko 45 eguneko kalte-ordaina eman beharrean, 33 egun
ordainduko dituzte. Gehienez 42 hilabeteko soldata ordaindu beharrean,
24koa.
• Kaleratze objektiboak. Enpresek nahikoa izango dute galerak dituztela, espero dituztela edo hiru hiruhilekotan jarraian salmentak jaitsi direla justifikatzea kaleratze merkeena, objektiboa, baliatzeko. Langileei hogei eguneko kalte-ordaina emango diete, gehienez hamabi hilabete.
• Negoziazio kolektiboa. Enpresetako lan itunek dute lehentasuna, sektoreko edo probintzietako itunek baino lan baldintza kaskarragoak onartu ahal izango dituzte. Lan itunaren indarraldia amaitzen bada eta enpresak eta langileek akordiorik lortzen ez badute, amaitutako hitzarmenak gehienez bi urtean jarraituko du.
• Erregulazio espedienteak. Enpresaburuek ez dute beharko Eusko Jaurlaritzaren eta Nafarroako Gobernuaren baimenik behin-behineko erregulazio espedienteak indarrean jartzeko. Dosierra onartzen ez badute, auzitara jo beharko dute langileek.
• Sektore publikoa. Administrazioen mendeko erakundeek arrazoi ekonomikoengatik, teknikoengatik, produktiboengatik edo antolaketari dagozkionengatik aurkeztu ahal izango dituzte erregulazio espedienteak.
• Absentismoa. Lehen, enpresako absentismo globala %2,5 baino handiagoa izan behar zuen langileren bat huts egiteengatik kaleratzeko. Muga kolektibo hori desagertu egin da erreformarekin.
• Gizarte lanak. Langabezia saria kobratzen ari diren langabeek interes orokorrerako lanak egin beharko dituzte.Horretarako akordioak egingo dira administrazioarekin.
• Behin-behineko kontratuak. Ezingo dira 24 hilabetean baino gehiagoan kateatu.

ESTEKAK