RAQUEL GARCIA MENDOZA
(Urretxu, 1978)
Raquel Garcia Mendoza Urretxun, 1978an jaio zen. Urte asko daramatza
masajista eta osteopatiarekin lotutako gaiei buruz ikasten, eta leku askotan
lan egin du. Esate baterako, Zumaian eta Donostian. Beste pertsona batzuentzat
lan egiten nekatuta, bere negozioa irekitzea erabaki zuen. Asko pentsatu eta
gero eta beste leku batzuetan begiratu ondoren, bere negozioa Lazkaon ireki
zuen orain dela lau urte eta erdi. Bertan kirol-masaje terapeutiko eta
osteopatia zentroa dauka. Han masaje mota pila bat ematen diote jendeari, adibidez,
kirol-masajea (zaintiratuak, tendinitiak), masaje terapeutikoa
(lunbalgiak,ziatikak) eskuzko masaje linfatikoa, erlaxazio masajea, osteopatia,
funtzio bendajeak eta abar. Berari ondoko elkarrizketa egin genion:
Zer ikasi duzu eta non ikasi duzu?
Kirol masajea,
terapeutikoa eta osteopatiako teknikak ikasi ditut. Osteopatian hiru mailak
eginda dauzkat: garezurrekoa, egiturakoa eta erraietakoa. Horretaz aparte,
hurrengo ikastaroak egin ditut: lotura
neuromuskularra, tarteka osteopatiari buruzko arlo zehatzak lantzeko eta
berritzeko teknikak, besteak beste.
Ikastaro hauek
egiteko Donostian, batez ere, izan nintzen bost urtez, gero Nafarroan; eta
Bilbon ere zer edo zer egin nuen.
Zergatik erabaki zenuen gai horiek ikastea? Kasualitatez edo
bokazioarengatik?
Hasieran
kasualitatez izan zen. Izan ere, soinketa fisikoa egin nahi nuen, IBEFA edo
kirolarekin lotutako gauzaren bat eta oso ikasle ona ez nintzenez, denborarik
ez galtzeko, masaje terapeutikoa ikasten hasi nintzen. Hainbeste gustatu
zitzaidan mundu hau ezen handik aurrera bost urte segidan ikasi nuen. Oraintxe
bertan nire bokazioa handia da.
Non egin duzu lan azken urteotan?
Urretxun,
Zumaian, Beasainen egon naiz eta Donostian hiru leku desberdinetan.
Eta kanpoan?
Atzerrian
ez dut lan egin baina Londresera ikustera joan nintzen eta han zerbait egiteko
gogoarekin geratu nintzen. Han osteopatia fakultate bat ikusi nuen eta
liluratuta geratu nintzen, Espainian oraindik ez baitago horri buruzko
unibertsitaterik. Europan, Londresen eta Frantzian homologatuta dago eta
unibertsitate karrera moduan ikasten da.
Zein alde dago masajista eta osteopataren artean?
Osteopatiak
gauza gehiago hartzen ditu bere baitan. Azken finean, masaje bat ematen da
ehunak eta giharrak erlaxatzeko eta ikusteko gorputza nola dagoen. Bestalde,
osteopatiaren helburua gorputzaren oreka berpiztea da; horrek, azkenean, gauza
asko biltzen ditu.
Bi espezialitate horiek bateragarriak dira?
Bai, beti
osagarriak dira eta komenigarria da biak batera ematea. Izan ere, kasu
batzuetan masaje bat ematea bakarrik, agian, urri samarra gera daiteke.
Zeintzuk dira jasotako lesiorik arruntenak eta zeintzuk bezerorik
arruntenak?
Bezeroei
dagokienez, denetik daukat 0 urtetik aurrera. Oraintxe, zaharrenak 92 urte eta
gazteenak 4 hilabete.
Lesioei
dagokienez, arruntenak lunbagok, ziatikak, posturagatik sortutako lesioak,
zerbikalak dira, eta kirolari buruz, hauek denetik egiten dute, bihurrituak,
tendiditiak, zuntz-etendura…
Eta lesiorik arraroenak?
Arrarorik ez
daukat, bereziak baizik. Ba, begira, mutiko bat daukat oina okertuta daukana,
besteak baino txikiagoa da bere artikulazioa ez delako luzatzen. Lesio honek
“Ekinobaro” du izena. Berarekin osteopatia bakarrik egiten dut gorputza
lasaitzeko , mutikoak espezialista batengana joan behar baitu lesioa
tratatzeko.
Zenbat denbora irauten du normalean masaje batek?
Ba, normalean
ordubete, hogei minututan ez baitit denbora ematen edozein gauza egiteko,
adibidez, gorputza begiratzeko eta baloratzeko. Dena den, lesioa zein den,
denbora alda daiteke, adibidez, bihurritu txikia bada, denbora gutxiago behar dut.
Zenbat masaje ematen duzu
egunean?
Egunean
lauzpabost masaje ematen ditut eta nire muga egunean sei dira.
Zer arazo dakarkizu masaje emateak, esaterako, zure bizkarrean?
Ba, denon
bizkarra bezala, batzuetan gaizki daukat, esaterako, nahikoa postura txarrak
hartzen ditudalako eta azkenean nekatzen naizelako.
Eta eskuetan?
Ba
eskuetan, normalean ez daukat minik, jada, masajeak egiteko ohitura daukat.
Baina hasi nintzenean min handiagoa neukan.
Eta zer egiten duzu horri aurre egiteko?
Ba,
gehienbat luzamenduak, Pilates eta egunean
bost minutu hartzen dut erlaxatzeko, baina gaizki nagoenean beste profesional
batzuengana joaten naiz, bai osteopatarengana, bai fisioterapeutarengana, bai
masajistarengana.
Zer da zure lanpostuan gehien gustatzen zaizuna eta zer gutxien?
Ba,
gehien gustatzen zaidana da jendearekin harremanetan nagoela eta gutxiena,
gauza bera. Izan ere, kasu batzuetan jendearekin lan egitea gogorra da.
AHOLKUAK
Raquelek
hurrengo aholkuak emango dizkigu gorputza zaintzeko eta lesioak saihesteko:
JANARIARI DAGOKIONEZ
|
Haragi gutxi jatea, zerealak, barazkiak eta
fruta kopurua igotzea eta ura ere bai, noski.
|
KIROLARI DAGOKIONEZ
|
Sedentarismoa da gorputzerako eta bururako
okerrena, ezer egin gabe atrofiatu egiten gara. Beraz, guztiz aholkagarria da
kirola egitea. Egunero ordubete ibiltzea ere komenigarria da.
|
ESTRESARI DAGOKIONEZ
|
Yoga, Pilates
eta horrelako ariketak oso ondo daude. Horretaz aparte, gorputza eta burua
nola dagoen ikusteko egunean bost minutu hartzea komenigarria da.
|
Azkenik, nik
hurrengo pausoak aholkatzen ditut lesioren bat dagoenean, behetik gora
oinarritik hasita:
Lehenengo
mediku batengana joan behar da; diagnostikoa zein den, espezialista batengana
joan behar da eta gero beharrezkoa bada fisioterapeuta batengana; ondoren,
masajistak eta osteopatak gaude.
No hay comentarios:
Publicar un comentario