2012/03/15



EUSKARA FRANKOREN GARAIAN


Frankismoak, 1936ko uztailaren 18tik 1978ko abenduaren 6raino iraun zuen.  Haren helburuak hauek ziren: Espainia osoa elkarturik egotea, katolizismoa indartzea eta komunismoaren ezabatzea. Ez zuen demokrazia aintzat hartzen; beraz, diktadura zen. Diktadura guztietan bezala, pertsonen eskubideak eta askatasunak desagertu egin ziren; dena debekatuta zegoen: manifestazio-eskubidea, adierazpen-askatasuna, biltzeko eskubidea... Erregimenaren ekitaldiak izan ezik, beste guztiak galaraziak ziren.

Euskal Herrian, egoera larriagoa zen; eskubideak eta askatasunak erabiltzea ez ezik, euskaldunen hizkuntza  hitz egitea ere gaitzetsita zegoen. Gizartearen leku publiko guztietan, bai eskoletan, bai elizetan…euskaldunek ezin izaten zuten euskaraz hitz egin  eta egoera haren erruz euskaldunen altxorra desagertzeko zorian egon zen.

Frankori euskara ez zitzaion gustatzen, baina bai Donostiara etortzea oporrak pasatzera Aieteko Jauregian. Donostiarrek bazekiten Franko noiz etorriko zen, bi gauzarengatik: heldu baino lehen susmagarriak kartzelatzen zituztelako eta Gipuzkoako Plazako ahateak hartzen zituztelako Aieteko lorategietara eramateko.



Euskarari dagokionez, eskoletan irakasgai guztiak gaztelaniaz ziren. Euskara debekatuta zegoen, bai gelan, bai jolastokian; horregatik, irakasleek euskaraz hitz egiteagatik zigorrak ipintzen zizkieten ikasleei. Esaterako, erregela batekin behatzetan eta bizkarrean jotzen zituzten; halaber, gela batean giltzaperatuta uzten zituzten. Beste zigor bat alanbrezko eraztuna zera: irakasleak  ikasle bati hitz bat euskaraz entzuten zionean, eraztuna ematen zion. Ostiralean eraztuna zeukan ikasleak txanpon bat eraman behar zuen eskolara. Hori saihesteko ikasleek elkarri euskaraz hitz eginarazten zioten, eraztuna batek besteari pasatzeko. Gainera, eskolan ez ezik, etxean ere beste zigor bat jasotzen zuten: bazkaldu gabe geratu  gaua arte, zaplaztekoren bat…

Herri txikietan, oso arrunta zen semea Seminariora bidaltzea. Hona ere, euskara debekatuta zegoen. Lazkaotar bat 1946an Seminariora joan omen zen. Lehen egunean, apaizek etxera gutun bat bidaltzeko eskatu omen zioten; bukatu ondoren gutuna zabalik utzi behar zuten apaizek gainbegiratzeko; apaiza konturatu zenean berea euskaraz idatzita zegoela errieta egin zion, eta gaztelaniaz idatzi behar izan zuen. Gainera, mutil euskaldunek azalpenak erdaraz izategatik zailtasun asko aurkitzen zituzten ikasteko. Orduan, gaiak ez ulertzeagatik askotan lehen kurtsoa errepikatzen zuten. Nola ez! Ez zekiten gaztelania-hitzik eta horregatik urte bat gaztelania ikasteko behar zuten, eta hizkuntza menperatu eta gero beste gai batzuekin jarraitzen zuten.



Halaber, baserrietan familiek, oro har, euskaraz eta gaztelaniaz hitz egiten jarraitzen zuten, baina inoiz ez zen hitz egiten gai batzuei buruz, Adibidez, diktaduraren inguruan, eskubideei buruz… Gai hauek, helduen ustez politikakoak ziren eta beldurragatik ez hitz egin nahiago zuten.

Diktaduraren bukaeran, jendearen mobilizazioak gero eta  indar handiagoa zeukan. Adibidez, manifestazioak legez kanpo egon arren, egin egiten ziren. Euskararekin gauza bera gertatu zen: euskaldunek euskara mintzatu eta irakatsi nahi zuten, eta erdaldunek euskara ikasi. Haien eskubidea zen eta bazen garaia eskubide hori erabiltzeko. Horrela, gurasoei esker sortu ziren lehen ikastolak; gurasoek seme-alabek euskara jakitea eta euskaraz ikastea nahi zuten. Esate baterako, Lazkaon, ikastola legezkoa izan zedin apaizei laguntza eskatu zieten. Elizak apaizei baimena eman zien eta “escuela parroquial” izenarekin hasi zen gaur egun San Benito ikastola dena. Beste aldetik, Goierriko gazteria konturatu zen euskara irakastea beharrezkoa zela eta Arabako eta Nafarroako herri batzuetara ( Legutiora, Lakuntzara…) maisu joaten ziren. Debekatuta zegoenez, euskara-liburuaren azala ez zen liburuarena, beste liburu batena baizik, poliziarekin topo egiten bazuten ez izateko zigortua. Beste herri batzuetan, maisuak klaseak eman baino lehen, poliziari bere NAN eman behar zion eta bukatutakoan itzultzen zioten.

Nahiz eta euskara mantentzeko oztopoak izan, euskaldunek ez galtzea lortu zuten. Edozein une euskal kultura bizitzeko ona zen eta horrela, euskarari indarra ematen zioten. Adibidez, bi lazkaotar Madril ikustera joan ziren, besteak beste, el Valle de los Caídos izeneko tokira. Han, elizan bi azpeitiar organo bat konpontzen ikusi zuten, hizketan ari zirela guztiak euskaldunak zirela konturatu ziren. Horrela, lazkaotar bat organoarekin euskal abestiak jotzen hasi zen (Sabino Aranaren abestiren bat eta guzti). Hori egitea arriskutsua izan arren, haiek bere aberria goraipatu zuten.

Era berean, hemengo jendea Frantziara joatea nahiko arrunta zen. Muga pasatzeko 24 orduko baimena eskatu behar zuten. Hemen debekatuta zeuden ekitaldiak han onartuta zeuden. Adibidez, Donibane Garazin dantzari taldeak ateratzen ziren ikurrina eta guzti; Pantxoak eta Peiok jaialdietan hemen debekatuta zeuden abestiak kantatzen zituzten; ikurrinak eta egutegiak erosten zituzten baina itzultzean mugan galtzerdien eta galtzontziloen artean ezkutatzen zituzten; iheslariak bisitatzera ere joaten ziren.

Gizarte hori gaztelaniarekin hain zorrotza zen, non gaztelania ez jakiteagatik batzuk gutxiago sentitzen baitziren. Horregatik, hemengo baserritarrak Palentziara eta Arabara gaztelania ikastera joaten ziren. Helduek bere gaztelania erakutsi nahi zuten eta gaztelania hitz egiten saiatzen ziren laguntzarik gabe. Egoera bat, esaterako, Bizkaiko Renfen gertatu zen: aita bat bere semearekin, gaztelania zekienarekin, betebeharrak egitera joan zen. Semeak aitari esan zion euskaraz nahi zuena esateko, berak gaztelera itzuliko zuela, baina aitak berak bakarrik azalpenak eman nahi zituen, gaztelania zekiela erakusteko.

Aurreko informazioa gure mintzalagunen bizipenak izan dira. Eskerrak eman nahi dizkiegu parte hartzeagatik eta garai hartara gu eramateagatik.

SAN BENITO IKASTOLA

Lazkaoko Ikastola 1963an sortu zen. Goierri osoan erdal eskolak besterik ez zeuden garai hartan, Jaxinto Setien eta Aitor Muruamendiarazen ekimenez, gurasoak, andereñoak eta laguntzaileak bildu eta abian ipini zuten ikastola. Hamabost ikasle zituen eskola hura San Migel Ikastola izenarekin hasi zen Bordatxuri etxean..

 

            Lehen ikastola hura bi andereñorekin jarri zen abian. Mari Ixabel Aldasoro eta Mari Karmen Eizagirre hain zuzen ere. Zailtasunak ez ziren falta Goierriko lehen ikastola hartan. Espazio falta nabarmena zen eta, horri aurre egiteko, fraideek, lekaimeek eta hainbat herritarrek utzitako lokalak erabili ziren. Irakasleen aldetik, euskaldun tituludunak aurkitzea oso zaila zen.. Hori zela eta, bederatzi hilabeteko praktikak egin behar izateaz gain, ikastaroak antolatzen ziren irakasleentzat. Bestetik, orduko egoera politikoan ikastola ez zen guztien gustukoa. Baina arazoak arazo, aurrera  jo zuen.


            Gaur egun,  ikastola Eusko Jaurlaritzarekin hitzartutako ikastetxe bat da eta 850 ikasle ditu, baina Ikastolaren helburua 15 ikaslerekin hasi zen garai hartan zuen bera da: haurrak euskaraz heztea.

6 comentarios:

  1. hola me llamo juanjo pero mis amigos me llaman ramon el de el jamon

    ResponderEliminar
  2. aa y tambien aparte me hacen bullyng porque tengo dierna que es un problema muy grave que suele pasar a la edad de 12 años, los que tengo yo.
    Ahora hablando de esto, non lo he leido y me la suda.
    Tambien soy pansexual, porque me gustan los panes tanto, que me los como con muchisimas ganas, y aveces ,me atraganto

    ResponderEliminar
  3. me gusta mucho comer jamon ramon y tengo el mismo problema bueno dos dierna y no tengo padres

    ResponderEliminar
  4. como se llama tu putisima madre

    ResponderEliminar