Esperantzarik gabeko zenbait debekatuak dezente mila galduak eta hainbeste gau bakarreko aterpe askok laugarren begiradatik betirako dirudite bazkalosteko kafeak bezain usai goxoa daukate nik zurekiko dudana ere halakoa litzateke
nire bizitza laburra baina zein dezberdina izan den zu ezagutu aurretik eta zuk musu eman ondoren zure iparrak noraezaren lekukoa hartu zuen ta denboraren oneritziak erakusten du ondoren nire bihotza zure neurrira nola egina dagoen
zurekin nahi dut Maxian barna karroa zoro eroan baita erantzi nahi dizkizudan prakak erostera joan bertan zaudela sentitu nahi dut ohera sartzerakoan lotsaren mugak lehertuarazi ta gehiago delakoan erloju hotsak esnatu eta zu izatea alboan
momentu batez nire bertsoak ametsetara bidaliz zure usaiak atzeman ditut zoriona jo dut begiz hankak lurrera ekarri ditut irribarre salatariz bazkalostera itzuli eta hamarmilagarren aldiz aspaldi hartu dudalakoan kafea hoztu zait berriz.
Hau da nire abestirik kuttunenetako bat. Hasteko, melodia oso alaia da, baita sinplea ere. Horrexegatik, deskribatzen ari den mementoarekin arras lotuta dago. Izan ere, abestiko protagonista kafea hartzen ari da, taberna batean, alegia, une arrunta da eta edonor identifika daiteke kontatzen duen abestiarekin. Maiteminduta dago eta nola kontatzen duen hunkigarria da. Metafora originalek aberasten dute abestia, esate baterako, "baita erantzi nahi dizkizudan/ prakak erostera joan". Bestalde, amaiera asko gustatzen zait, protagonista ametsetan ari baita, eta bat- batean, konturatzen da kafea hoztu egin dela, ia beti bezala, maitalea bai baitauka buruan.
BAZKALOSTEKO KAFEA
ResponderEliminarMIKEL URDANGARIN
Esperantzarik gabeko zenbait
debekatuak dezente
mila galduak eta hainbeste
gau bakarreko aterpe
askok laugarren begiradatik
betirako dirudite
bazkalosteko kafeak bezain
usai goxoa daukate
nik zurekiko dudana ere
halakoa litzateke
nire bizitza laburra baina
zein dezberdina izan den
zu ezagutu aurretik eta
zuk musu eman ondoren
zure iparrak noraezaren
lekukoa hartu zuen
ta denboraren oneritziak
erakusten du ondoren
nire bihotza zure neurrira
nola egina dagoen
zurekin nahi dut Maxian barna
karroa zoro eroan
baita erantzi nahi dizkizudan
prakak erostera joan
bertan zaudela sentitu nahi dut
ohera sartzerakoan
lotsaren mugak lehertuarazi
ta gehiago delakoan
erloju hotsak esnatu eta
zu izatea alboan
momentu batez nire bertsoak
ametsetara bidaliz
zure usaiak atzeman ditut
zoriona jo dut begiz
hankak lurrera ekarri ditut
irribarre salatariz
bazkalostera itzuli eta
hamarmilagarren aldiz
aspaldi hartu dudalakoan
kafea hoztu zait berriz.
Nora abesti polita aukeratu duzuna! Ez dut inoiz entzun, eta letra interesgarria iruditu zait. Nire gusturako motelegia, baina tira polita da oso!!
ResponderEliminarHau da nire abestirik kuttunenetako bat. Hasteko, melodia oso alaia da, baita sinplea ere. Horrexegatik, deskribatzen ari den mementoarekin arras lotuta dago. Izan ere, abestiko protagonista kafea hartzen ari da, taberna batean, alegia, une arrunta da eta edonor identifika daiteke kontatzen duen abestiarekin.
ResponderEliminarMaiteminduta dago eta nola kontatzen duen hunkigarria da. Metafora originalek aberasten dute abestia, esate baterako, "baita erantzi nahi dizkizudan/ prakak erostera joan".
Bestalde, amaiera asko gustatzen zait, protagonista ametsetan ari baita, eta bat- batean, konturatzen da kafea hoztu egin dela, ia beti bezala, maitalea bai baitauka buruan.