| Akastuna | Egokia |
| Ote partikula ez erabiltzea: *Nork jakinen du hori? | Nork jakinen ote du hori? |
| Noski hitza behar ez denean erabiltzea: *Noski baietz! | Bai horixe! Jakina! |
| Harridurazko esaldiak: *Zein polita da! | Zein polita den! |
| Galdegaiaren erabilera okerra: *Koldo dago? | Koldo hor al dago? |
| Akastuna | Egokia |
| Izen zenbakarriak eta izen zenbakaitzak: *Hotz asko egiten zuen. | Hotz handia egiten zuen. |
| Generoa erabiltzea euskaraz: *Aitonen etxera joan da | Aitona-amonen etxera joan da |
| Akastuna | Egokia |
| Izenordain indartuak: *Ni pertsonalki joanen naiz. | Ni neu joanen naiz. |
| Izenordain zehaztugabeak: Nor etorri da? *Inor. | Nor etorri da? Inor ez |
| Bihurkari gaiztoak: *Ez naiz ikusten lan horretan | Ez dut nire burua ikusten lan horretan |
| Elkarkari gaiztoak: *Elkar bazkaldu dugu | Elkarrekin bazkaldu dugu |
| Akastuna | Egokia |
| Artikulurik ez erabiltzea: *Lizarrako udal | Lizarrako udala |
| Bera eta berdina nahastea: *Irakasle berdina dute. | Irakasle bera dute. |
| Artikuluaren ordez bat zenbatzailea erabiltzea: *Ideia on bat izan duzu. | Ideia ona izan duzu. |
| -ko atzizkiaren ordez -tako erabiltzea: *Zazpi kilotako legatza | Zazpi kiloko legatza. |
| Kiroletako emaitzak: *Lau-hiru galdu zuten | Lau eta hiru galdu zuten |
| Beste bat erabili ordez berri bat erabiltzea: *Lagun berri bat dator. | Beste lagun bat dator |
| Akastuna | Egokia |
| Kokagune desegokia: *Nazional hizkuntza | Hizkuntza nazionala. |
| Hoberen ordez hobeago erabiltzea: *Nirea zurea baino hobeagoa da. | Nirea zurea baino hobea da. |
| Akastuna | Egokia |
| Aditz-partizipioa aditzondo gisa erabiltzea: *Ateak itxitak daude. | Ateak itxita daude. |
| Gerundioaren erabilera: *Hitz egiten irabazi zuen. | Hitz eginez irabazi zuen. |
| Aspektuaren erabilera: *Orain zer egiten duzu? | Orain zer egiten ari zara? |
| Akastuna | Egokia |
| A itsatsia ez errespetatzea: *Gauz bat. | Gauza bat. |
| Mugagabea erabili ordez mugatua erabiltzea: *Zein etxean egon zara?. | Zein etxetan egon zara? |
| Ergatiboa: *Ni hori irakurri dut. | Nik hori irakurri dut. |
| -arte eta -raino nahastea: *Etxerarte lagunduko dizut | *Etxeraino lagunduko dizut |
| Partitiboa: *Ez dut astia. | Ez dut astirik. |
No hay comentarios:
Publicar un comentario