Abesti honek aurkezten du EHZ (Euskal Herria Zuzenean) jaialdia. Hiru bertso dira eta letrak helburuak zein diren eta antolatzeko modua zein den azaltzen du. Urtero, uztaileko lehen asteburuan egiten da musika jaialdia hau Heleten (Behe Nafarroan). Babeslerik gabe, borondate oneko jendearen laguntzaz antolatzen da. Herrialdeko eta Europako eskualde guztietatik milaka lagun etortzen da. Aurten 20.000tik gora izan dira. Hastapenetatik, “show business”en aurka, printzipio eta baloreei eusten diete. Jaialdiak elkartasun gune izan nahi du. Musikaz gain, euskara babestu egiten da, justizia soziala du oinarri antolatzen diren milioika jaialdietatik urrun. Programazio oso ona dauka; duela bi urte esaterako, Manu Chao eta beste abeslari eta talde ezagun batzuk etorri ziren. Jean- Louis
Arrosako zolan kantu zirimolan nahiz eta telebistan ez gaituzten modan, ... euskararen garra, lokarri azkarra, gau ilun honetako gure artizarra zazpiehun langilez, sutsu ta ekilez oraina ta geroa ez ditaizke berez, kontzertu honen bidez, musika eztiez, euskal izen ta izana, betikotz bat bitez !
Koka ta hanburgesa, euskaldun baldresa gustua galtzea ere zer dugun errexa ! kendu nahi digute, bihotz ta bertute, izaki klonikoak egin nahi gaituzte jo dezagun bada, goraki aldaba multinazional hoien herria ez gara, bretoi ta kortzikar, kanak ta okzitanda nor bedera izateko har dezagu indar !
Munduko herrien ta irrati libreen bilgune goxoa guk dugu urtero hemen uhainen ildoan, asmoak geroan elkarren ezagutza daukagu gogoan, munduko erronkak, herrien borrokak bildu gara hausteko zapalkuntzen sokak, dantza ta irria, kantuz ilargia
Abesti honek aurkezten du EHZ (Euskal Herria Zuzenean) jaialdia. Hiru bertso dira eta letrak helburuak zein diren eta antolatzeko modua zein den azaltzen du. Urtero, uztaileko lehen asteburuan egiten da musika jaialdia hau Heleten (Behe Nafarroan). Babeslerik gabe, borondate oneko jendearen laguntzaz antolatzen da. Herrialdeko eta Europako eskualde guztietatik milaka lagun etortzen da. Aurten 20.000tik gora izan dira. Hastapenetatik, “show business”en aurka, printzipio eta baloreei eusten diete. Jaialdiak elkartasun gune izan nahi du. Musikaz gain, euskara babestu egiten da, justizia soziala du oinarri antolatzen diren milioika jaialdietatik urrun. Programazio oso ona dauka; duela bi urte esaterako, Manu Chao eta beste abeslari eta talde ezagun batzuk etorri ziren.
ResponderEliminarJean- Louis
ARROSAKO ZOLAN
ResponderEliminarAIRE AHIZPAK
Arrosako zolan kantu zirimolan
nahiz eta telebistan ez gaituzten modan,
... euskararen garra, lokarri azkarra,
gau ilun honetako gure artizarra
zazpiehun langilez, sutsu ta ekilez
oraina ta geroa ez ditaizke berez,
kontzertu honen bidez, musika eztiez,
euskal izen ta izana, betikotz bat bitez !
Koka ta hanburgesa, euskaldun baldresa
gustua galtzea ere zer dugun errexa !
kendu nahi digute, bihotz ta bertute,
izaki klonikoak egin nahi gaituzte
jo dezagun bada, goraki aldaba
multinazional hoien herria ez gara,
bretoi ta kortzikar, kanak ta okzitanda
nor bedera izateko har dezagu indar !
Munduko herrien ta irrati libreen
bilgune goxoa guk dugu urtero hemen
uhainen ildoan, asmoak geroan
elkarren ezagutza daukagu gogoan,
munduko erronkak, herrien borrokak
bildu gara hausteko zapalkuntzen sokak,
dantza ta irria, kantuz ilargia
EHZ hitzak buruz:
ResponderEliminarBertso bakoitzak 8 "vers" dauzka eta azken bertsoan falta da :
Gau hontan zoriontsu da Euskal Herria.
Esker mila, Jean-Louis, konturatu gabe nengoen. Hori gauza asko egin nahi eta korrika ibiltzeagatik gertatzen da. Barkatu, beraz.
ResponderEliminar