2011/11/05

IDAZLANERAKO GAIA. SAKELAKO TELEFONOA.


IDAZLANA

GAIA: SAKELAKO TELEFONOA

SARRERA: Gaira hurbiltzen Tesia:
Sarrera teknika: ikuspegi historikoa
Ideia pare bat:

-          DATU OROKORRAK:
3 ideia:
-          ALDE ONAK:
3 ideia:

-          ALDE TXARRAK:
3 ideia:

-          AMAIERA: gaia eta norbera.
Ideia pare bat:
Ondorioa:


Hemen dituzu idazlanerako ideiak goiko eskeman ordenatzeko:
- Hasieran, oso handiak, garestiak, batzuek bakarrik erabil zitzaketen.
- gazteen kasua
- ondorioa: erabili bai, baina kontuz.
- guztion bizitzan ezinbesteko elementua bihurtu da.
- Komunikazio handiegia
- adizioa
- orain, neurri egokiak, prestazio asko…
- noiztik, nolakoa, zenbat erabiltzen dut?
- egoera larrietan
- prezioa, ordainketa sistemak
- Internetera konektatzeko aukera eta guzti
- komunikazioa erraztu eta arindu
- deskribapena
- ez da batere elitista
- zertarako erabiltzen dut?

2 comentarios:

  1. ERANTZUNA:

    IDAZLANA
    GAIA: SAKELAKO TELEFONOA

    SARRERA: Gaira hurbiltzen
    Tesia: guztion bizitzan ezinbesteko elementu bihurtu da.
    Sarrera teknika: ikuspegi historikoa

    Ideia pare bat:
    1.datua: Hasieran, oso handiak, garestiak, batzuek bakarrik erabil zitzaketen.
    2.datua: Orain, neurri egokikoak, prestazio asko

    -DATU OROKORRAK:
    3 ideia:
    1.datua: deskribapena

    2.datua: prezioa, ordainketa sistemak

    3.datua: idatzizko mezuak

    -ALDE ONAK:
    3 ideia:
    1.datua: komunikazioa erraztu eta arindu

    2.datua: egoera larriak

    3.datua: ez da batere elitista

    -ALDE TXARRAK:
    3 ideia:
    1.datua: komunikazio handiegia

    2.datua: adizioa

    3.datua: gazteen kasua

    -AMAIERA: gaia eta norbera.
    Ideia pare bat:
    - Noiztik, nolakoa, zenbat erabiltzen dut
    - Zertarako erabiltzen dut?
    Ondorioa:
    -Erabili bai, baina kontuz

    ResponderEliminar
  2. BERTSIO BAT:

    Azken urteotan, gizarteak aldaketa asko eta garrantzitsuak ezagutu ditu, baina esanguratsuena eskuko telefonoa izan da. Gaur egun, edonork daukan gauza bat da. umeek, gazteek, zaharrek... Oraingo sakelako telefonoak erosoak dira, prezio onean eros daitezke eta erabiltzeko ere ez dira zailak, baina hasiera batean ez ziren horrelakoak: pisu handia zuten, oso garestiak ziren, eta erabiltzeko liburu osoa irakurri behar izaten zen.

    Edozelakoak aurki daitezke merkatuan. Onena denda espezializaturen batera joatea da edo konfiantzako lagun bati aholkua eskatzea, zeren eta hain aukera zabala egonda, tranpatxoak ere egin ahal dizkizute. Nire ustez, ez da konplikazioetan sartu behar. Nahikoa da oinarrizko prestazioak dituen bat erostea: deiak erraz egiteko eta mezu idatziak bidaltzeko sistema duena eta... gutxi dituena. Bestela, mesede baino kalte handiagoa egiten dute. Horretaz gain, oso garrantzitsua da ordainketa-sistema ondo aukeratzea ere.

    Gauza asko errazten ditu sakelako telefonoak. Abantailarik handiena komunikazioa bera da. Zeuk nahi duzun lekuan eta mementoan egin ditzakezu deiak, "kobertura" badago, jakina. Lehen, arazo gehiago zeuden konpainia batzuekin, baina, gaur egun, oso arraroa da leku batetik komunikatu ezin izatea. Bestalde, egoera batzuetan mesede ikaragarria egiten du tresna horrek, batez ere larrialdietan, - mendiko edo errepideetako istripuak, ohar garrantzitsuak...- Beste gauza on bat zera da, ia edonoren esku egon daitekeela, prezioak oso normalak baitira.

    Baina alde txarrak ere baditu, batez ere egiten den erabilera zein den kontuan hartzen badugu. Batzuek larregi erabiltzen dute eta ematen du ezin direla bizi sakelako telefonorik gabe: beti egoten dira komunikatu eta komunikatu, tresna hori belarrira josita. Adizioa dutela dirudi eta hori nagusien kasuan gertatzen bada, tira! Baina arazo handiagoak sortzen dira umeen eta gazteen kasuan, zeren eta horiek ez dira konturatzen eta gaixotasun bihurtu ahal zaie.

    Niri dagokidanez, esan nahi dut erabiltzen dudala, baina neurrian. Orain dela lau urte erosi zidaten lehenengoa eta nahiz eta hasieran larregi erabili, gaur egun, behar denean baino ez dut erabiltzen (errekaduak emateko, informazioa lortzeko...) eta hilean 20 euro inguru gastatzen ditut. Uste dut horretan urteek eragin handia dutela. Beraz, lehen esan dudan bezala, kontuz erabiltzean dago gakoa, batez ere gazteek.

    ResponderEliminar