2011/11/10

NIRE ABESTIRIK KUTTUNENA (MARTA )

2 comentarios:

  1. NEGUA JOAN DA TA
    ZEA MAYS

    Elurrak joan direnean nire mendien artean
    Eguzkia teloian atzekaldean da

    Ateratzeko beldur da, beldur eszenikoa
    Aspaldi antzeztu ez duen obra honetan

    Izpi txiki txikiren bat agertuz doa gaurkoan
    Poztasun handi batek besarkatzen nau

    Mesedez ozen esan negua joan egin dela
    Nire arima hotzak ez du sinizten eta

    Laztandu nazazu orain, ur urdinen artean
    Orain lainorik ez da, aurpegi biluziak
    Ta larrua jotzean garrasirik ozenena,
    Gordin amaigabea, negua joan da ta.

    Jaio berrien antzera taupaden beharra dut orain
    Belarriekin ikusteko nire begiek entzuten ez dutena

    Mesedez ozen esan negua joan egin dela
    Izara guztiak erre ditut eta

    Soinu bakar bakarra zure bularraldean
    Negua joan da ta
    Borobildu zaizkit ertzak zure ondoan
    Izpi lasaigarri bat
    Negua joan da ta, negua joan da ta

    ResponderEliminar
  2. Maizpidera iritsi baino lehen, ez nuen ezagutzen euskaraz abesti asko. Normalean abestiak gastelaniaz entzuten nituen.

    Orain, nire ohitura aldatu da, esate baterako, Ken 7ren edo Zea Maysen taldearen abestiak entzuten ditut. Zea Maysen abestia kuttunena "Negua joan da eta" da

    Abesti hau lilura berezia eta indar asko ditu. Zenbat eta gehiago entzun, orduan eta gahiago gustatzen zait. Horregatik, iratzargailu ez ezik deiaren donua ere da.

    Eguna ondo hasteko abestia entzun gomedatzen dizuet.

    ResponderEliminar