2011/11/14

ARIKETA. ERDERAKADAK.

  1. Zein aukerak du egitura okerra?
    1.   Ni neu joanen naiz zure opariaren bila.
    2.   Ni joango naiz zure opariaren bila.
    3.   Ni bereziki joango naiz zure opariaren bila.
  2. ¿Puedo ir al baño? Aukeratu zuzen dagoena:
    1.   Komunera joan dezaket?
    2.   Komunera joan ahal ninteke?
    3.   Komunera joan al naiteke?
  3. Hautatu erdarakada:
    1.   Hain handia da, ezen ez baita atetik sartzen.
    2.   Hain handia da, ez dela atetik sartzen.
    3.   Hain da handia, non ez den atetik sartzen.
  4. Nola esango zenuke hau egokien?
    1.   Irakurritzen hasten naiz?
    2.   Hasiko al naiz irakurtzen?
    3.   Hasten naiz irakurtzen?
  5. Zeinek ez du erdarazko egitura?
    1.   Mikelek adarra jo zidan.
    2.   Mikelek ilea hartu zidan.
    3.   Mikelek txintxatu egin ninduen.
  6. Nola esango zenuke euskara jatorrean:¿Puedes venir?
    1.   Etorri al dezakezu?
    2.   Etor al dezakezu?
    3.   Etor al zaitezke?
  7. Zein dago ondo euskara jatorrean?
    1.   Erraz-erraza da eta!
    2.   Si erraz-erraza da!
    3.   Super erraza da!
  8. Zein dago trakets egituratuta?
    1.   Ondo moldatzen gara.
    2.   Ondo eramaten gara.
    3.   Ondo konpontzen gara.
  9. Zeinek du euskarazko egitura egokia?
    1.   Oso liburu ederra irakurri dut.
    2.   Oso liburu eder bat irakurri dut.
    3.   Oso liburua ederra irakurri dut.
  10. Zein ez da erdarakada?
    1.   Mielotxinez mozorrotuta dago.
    2.   Mielotxin jantzita dago.
    3.   Mielotxinez jantzita dago.
  11. Zein da erdarakada?
    1.   Gaizki dago.
    2.   Gaizki aurkitzen da.
    3.   Ez dago batere ondo.
  12. Zein aukerak du gaztelaniazko egitura?
    1.   Iaz irakasletzat hartu zuten.
    2.   Aurreko urtean irakasle bezala aritu zen.
    3.   Iaz irakasle lanetan airitu zen.

1 comentario: