2011/11/14

NIRE ABESTIRIK KUTTUNENA (MIGUEL)

4 comentarios:

  1. JABE IZAN ARTE
    BETAGARRI

    Planetaren edozein tokitan
    Haundiak beti jaten du txikia
    Injustiziak eta izerdiak
    Jarraitzen dute itotzen herria

    Nazioen arteko elkartasuna
    Eta jendearen batasuna
    Ezinbestekoa suertatzen da
    Gure argirik gabeko bidean

    Ukabilak altxatuz itxaropena piztuz
    Dagokiguna eskura dezagun
    Ez zaitezte makurtu borrokatu eta lortu
    Gure buruaren jabe izan arte

    Estaturik gabeko herriengan
    Eta lur gabeko pertsonengan
    Urterik urte egon den kataia
    Urturik izango da heuren laia

    Ez ditzagun anaiak ahaztu
    Munduko zelai itzela landuz
    Zeren lur zati bat askatzean
    Neurri batean askatzen da gurea.

    ResponderEliminar
  2. Hementxe dago nik aukeratutako abestia.Abesti hau aukeratzeko,gustatzen zaidan musika motan eta Euskal Herriko talde ezagun batean oinarritu naiz.

    Betagarri taldeak ska musika jotzen du eta osatzen duten gehienak gasteiztarrak dira.Nahiz eta urte asko daramatzaten Euskal Herria osoan zehar kontzertuak eskaintzen, disko berriak ateratzen jarraitzen dute.Abestietan gai asko jorratzen dituzte.Hautatutako abestian herrien burujabetzaren defentsa egiten dute.

    ResponderEliminar
  3. Abesti polita da! Erritmo handiko abestia, entzun eta burua mugitzen hasi naiz!! Baina Betagarriren abesti guztiekin gertatzen den fenomenoa da!

    ResponderEliminar
  4. Abesti hau nire gustokoa da oso alaia baita, dantzatzeko, batez ere. Hitza baikorra da eta itxaropentsua, horregatik ere nire gustokoa da.

    ResponderEliminar