1- Zirriborroa lantzeko erabilitako sistemaren arabera ideia horiek egokiak ziren amaierarako.
Bertsio bat:
Amaitzeko, eta niri dagokidanez, esan beharra daukat ez zaidala batere gustatzen zarata handia dagoen lekuetatik ibiltzea, zeren eta obrek, konponketek, musika altu ipintzen duten tabernek... urduri jartzen bainaute. Ni orain bizi naizen herria txikia da, eta ez zaratatsuegia, baina nire etxe ondotik orduro trena pasatzen da, eta herriko trafiko gehien igarotzen den errepidea ere alboan daukat. Beraz, uste dut garrantzi handigoa eman behar geniokeela denok gai honi.
2- Ondoren eman dizkizuedan sei ideietatik hiru baino ez dira egokiak zirriborroaren atal honetarako (datu orokorrak):
- Desatsegina den eta ondorio txarrak eragin ditzakeen soinua
- Orain dela hamarkada batzuetatik hona kontuan hartzen da arazo hau
- Euskal Herria herrialde zaratatsuen artean dago
Bertsio bat:
Zarata zer den esatea ez da erraza, zeren eta zaratak eta zaratak baitaude, batzuk atseginagoak eta beste batzuk jasanezinak. Azken hitz horretan jarriko nuke atentzioa: desatsegina bada eta ondorio txarrak eragiten baditu, zarata da, eta arazoak sortzen ditu. Horregatik, orain dela urte batzuetatik, gero eta sentsibilizazio handiagoa dagoela esango nuke, batez ere gure inguruan. Datuak begiratzen baditugu, argi ikusiko dugu Euskal Herria herri zaratatsuenen artean dagoela.
3- Gero hiru ideia eman dizkizuet eta galdetu dizuet ea egokiak diren "alde onak" atalerako. Bada, bai, egokiak dira
bertsio bat:
Lehen esan dudan bezala, gero eta eztabaida handiagoak sortzen direa gure gizartean zarataren inguruan, zeren eta batzuek muturreraino eramaten baitituzte gauzak,. Zarataren kontu honek ez dauka alde on askorik, baina kontua ez da isiltasun osoan bizitzea, hori eere ez da naturala eta. Adibidez, jaietan eta zapatu gauetan kaleetan sortzen diren zarata batzuk "ulertu" egin beharko lirateke, aina ez sarriago gertatzea, ezta, egoera horrengatik baten bat kexatzen bada, eztabaidan hastea. Bestalde, gizakion arteko harremanetan ere noizean behin zarata egitea ez dago txarto.
4- Eta azkenik "alde txarrak" atalerako hiru ideia eskatzen nizkizuen. Hona, bada, hemen hiru ideia posible:
- Atsedena oztopatzen du
- Gaisotasunak eragiten ditu
- Gastu handia da intsonorizatzea (leiho bereziak...)
Bertsio bat:
Arazo asko sortzen dira zarataren inguruan. Alde batetik, aipagarria da leku zaratatsuetan bizi den jendeak lasaitasuna galtzen duela eta arazo larriak sortzen zaizkiola. Zarata-tasa, askotan, behar den baino altuagoa izaten da eta horrek belarrietako gaixotasunak ekar ditzake. Era berean, ezin da ukatu zarata-inguru horretan bizi diren pertsonek estresa eta urduritasuna ere jasaten dituztela. Bukatzeko, batzuen kasuan, euren bizilekuetan aldaketa handiak egitera behartuta aurkitzen dira, adibidez, kristal bikoitzeko leihoak jartzera, nahiz eta horrek gastu itzelak sortu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario