2011/10/31

Euritarako bizikleta

2011-10-26

Euritarako bizikleta

Bizikletentzako kapota merkaturatu dute bi gasteiztarrek. Hotzetik eta euritik babestu egiten du txirrindularia plastikoz egindako estalkiak, eta aise muntatzen da.
Ilargi Agirre
Paseoko bizikletentzat egokiagoa da kapota. / JUANAN RUIZ/ ARGAZKI PRESS
Hotza eta euria ez dira bizikletaren bidelagun onak. Eguraldi txarra egiten duenean nagikeriaren erruz bazter batean uzten da bizikleta, normalean, eta beste garraiobide batzuen aldeko hautua egiten da. Hori apurtu nahi du bizikleta kapotak. No te enfries Gasteizko enpresak merkaturatu du.

Veltop izeneko kapota sinplea bezain praktikoa da lehen begiradan. Bizikletaren eskulekuan eta eserlekuaren azpian oinarria ezarri, eta, ondoren, hagaxka batzuen bidez plastikoa zabaltzen da. Bizikletaren gainean zirkulu erdia osatzen duen estalkia sortzen da horrela, txirrindularia bularretik gora edo burua behintzat —eredu ugari daude— erabat babestuta utziz. «Lehendabiziko egunean ordubete inguru behar da guztia muntatzen. Behin oinarria jarrita duzula, ordea, minutu bat nahikoa da berriz erabili nahi duzunean plastikoa ateratzeko», azaldu du Emilio Garciak. Bi kidek osatzen dute No te enfries enpresa: David Riok eta Garciak berak.

Prezioa jaisteko asmoz

Enpresaren izenak asmakizunaren izanari egiten dio ohore. Baina hotzari bakarrik ez, euriari aurre egiteko ere balio du bizikletentzat diseinatutako estalki bereziak. Horretan pentsatuz haizetakoak ere baditu kapotak. «Interneteko eztabaida batean haizetakoak garbitzeko eskuilarik ba ote duen galdezka dabil jendea. Autoan ura ez labaintzeko likidoa bota izan diot nik; baliagarria izan liteke», dio Garciak. Asmakizuna edozein bizikletetan erabil daiteke, nahi izanez gero. Hala ere, enpresariak paseoan ibiltzeko bizikletekin pentsatuz egina dagoela aitortu du: «Mendikoekin baino askoz ere politagoa geratzen da. Eskulekuaren zabaleran dago gakoa. 20 zentimetroko diametroa baino gehiago baditu, zaila da oinarria muntatzea».

Orain dela bi aste pasa merkaturatu zuten veltop-a. Prezioa da buruhauste gehien ematen dizkiena. «290 euroko kostua du. Badakigu ez dela merkea, eta, horregatik, etorkizunean prezioa erdira jaitsi nahi dugu. Baina ez dago gure esku bakarrik». Gizabanakoei saltzea baztertzen ez duten arren, enpresekin edo Gasteizko Udalarekin akordioa egitea da euren lehentasuna: «Kalean alokairuan dauzkaten bizikletetan zabaltzea aukera ona izan liteke».

Zeruari begira, euria noiz egingo zain pasatzen dute denbora Garciak zein Riok, kapota estreinatzeko gogoz. «Gezurra badirudi ere, azken egun hauetan behin bakarrik egin du euria. Ez dirudi Euskal Herria. Lagun batekin ur botila hartu, eta probak egiten ere ibili ginen behin, txantxetan».

Enpresako bi kideen arteko adar jotzeak izan ziren inspirazioaren sorburu. «Gasteiz 2012ko Europako hiriburu berdea izendatu zutela-eta urte osoan ibili ahal izateko bizikleta lortu behar genuela esan genion elkarri». Esan eta egin. Kapota ez da merkaturatu duten produktu bakarra, ordea. Erretzaileengan pentsatuz kalean jartzeko eurek diseinatutako berogailu elektrikoak izugarrizko arrakasta izaten ari da Gasteizen. Skate elektriko batekin ere lanean dabiltza.

ARIKETA. NOMINALIZAZIOA


- Nadie te ha obligado a que vengas.

- Se ha ido a comprar pan.

- Está dispuesto a hacer cualquier cosa.

- No tengo intención de hacerlo.

- He venido a leer.

- ¿No sabes jugar al tute o qué?

- He conseguido hacerlo.

- He dejado de estudiar.

- Tengo que darle de comer al niño.

- Se me ha olvidado ir a Lesaka.

- No tengo ganas de ir.

- He aprendido a tocar la alboka.

- Le he dejado estudiando.


- Es mejor no decir nada.


- He pensado hacer otro.


- He olvidado apagar el fuego.


- Empezó a hablar.


- Te invito a tomar algo.


- Yo no sé tocar el txistu.

Munduak 7.000 milioi biztanle ditu


BERRIA. ILARGI AGIRRE
Munduak 7.000 milioi biztanle ditu
Filipinetan jaio da 7.000 milioigarrena. Bizi-itxaropena luzatzeak eragin du nagusiki biztanleriaren hazkundea. Aurreikuspenen arabera, munduan 8.000 milioi pertsona izango dira 2024an.
Pertsona bakoitzak bere ametsak, arazoak eta beldurrak ditu, eta norberarenak izaten dira garrantzitsuenak, ingurukoenen aldean. Baina bizitza bakar baten balioa hutsala da planeta osoko demografiarentzat. Zifra borobila lortu da, munduak 7.000 milioi lagun baititu. Gaur heldu da zifra horretara, Filipinetan ume bat jaiota —Danica Camacho Dalura—.
Populazio Gaietarako Nazio Batuen Funtseko zuzendari Babatunde Osotimehinek azaldu duenez, markak "arrakasta" adierazten du batetik, jendearen bizitza gero eta luzeagoa eta osasuntsuagoa delako, baina, aldi berean, "erronkak" ere hartzen ditu barnean. 2011ko munduko biztanleriaren egoera izeneko txostenak mundua definitzen duten azken joerak aztertzen ditu, eta egoera berriak eskualderik txiroenetan eragingo duela dio. Lana egiteko, bederatzi herrialde hartu dituzte kontuan: Txina, Egipto, Etiopia, Finlandia, India, Mexiko, Mozambike, Nigeria eta Mazedonia.
Biztanleriaren hazkundea hainbat faktorerengatik gertatu da. Bizi-itxaropenak gora egin du: 1950ean 48 urtekoa zen, eta XXI. mendearen hasieran 68 urtekoa, eta haurren heriotza tasak nabarmen egin du behera. Baina paradoxa bat ere antzeman dute txostenaren egileek: gero eta gizaki gehiago dago, baina askoz ere haur gutxiago jaiotzen da.
Nolanahi ere, biztanleriaren gorakadak ez du arazorik sortuko espazioari dagokionez, guztientzako lekua baitago Lurrean. Populazio Gaietarako Nazio Batuen Funtseko Biztanleriaren eta Garapenaren arloko dibisio teknikoaren arduradun Jose Miguel Guzmanek adierazi duenez, "baliabideak" dira arazo nagusia. Horren aurrean, "orekari eutsi beharra dago, erabilgarri dagoen uraren, elikagaien produkzioaren eta sortutako energiaren artean". Eta hori "aurrerapen teknologikoen" bidez egin daitekeela gaineratu du.
Askotariko egoerak
Klima aldaketaren arazoa ere aztertu dute txostenean. Guzmanen arabera, "garapen iraunkorrarekiko" ikuspegi orokorrago bat behar da baliabideen eta biztanleen artean; "estres zantzuak" nabari baitira dagoeneko. "Baliabideak eta aukerak amaitzen ari zaizkigu", adierazi du. Gizakiaren "egokitze gaitasuna" une itzulezin batera irits daiteke.
Hainbat erronka ere aipatzen dira. Erronkarik handiena txiroen eta aberatsen arteko aldea murriztea da, gero eta handiagoa baita bi sektore horien artean sortu den amildegia.
Horretaz gain, herrialdeen arteko ezberdintasunak ez ezik estatu barnekoak ere aintzat hartu dituzte lanean. Izan ere, biztanleriak marrazten duen panoramak "aniztasuna" du ezagugarri nagusi. Herrialde batzuek jaiotze tasa altua dute, baina beste zenbaitetan gobernuak biztanleriaren hazkundea bultzatzeko neurriak hartzen ari dira; oso jaiotza tasa baxua baitute. Leku batzuetan, eskulan faltak sortutako hutsunea etorkinekin betetzen dute, eta, besteetan, atzerrian bizi diren herritarrek bidalitako diruarekin egonkortzen dute ekonomia.
Migrazioari dagokionez ere bi norabide antzeman dituzte: hirietatik herrietara alde egiten dutenak eta alderantziz joaten direnak. Lehendabizikoan lanpostu asko daude, baina "bizitzaren kostua altua" da, eta bigarrenean, aldiz, prezioak merkeagoak diren arren, "oinarrizko zerbitzuak" eta lanpostuak falta dira.
Emakumeei eta gizonezkoei dagozkien eskubide eta aukerei ere begiratu diete; eta "berdintasuna" gauzatzeko urratsak egin behar direla azpimarratu dute.
Era berean, garrantzi berezia eman diote ugalketari dagozkion osasun zerbitzuak eskaintzeari, batez ere familia plangintzari. Hori horrela, garapen bidean dauden herrialdeak jartzen ditu jomugan, leku horietan biztanleriaren igoera handiagoa izaten baita ekonomia hazkundea baino.
Mundu osoa astintzen ari den krisi ekonomikoa ere jorratu dute. Guzmanek adierazi duenez, "krisia zalantzan jartzen ari da herrialde garatuek garapen bidean dauden herrialdeei ematen dieten laguntza". Baina krisiak "denboraldi" batekoak izaten dira; aurre egin beharreko erronkak, ordea, "egiturazkoak dira, eta epe ertain eta luzekoak".
Biztanleriaren bilakaerak hazkunderako joerarekin jarraituko du etorkizunean ere. Aurreikuspenen arabera, munduan 8.000 milioi pertsona izango dira 2024an, eta 9.000 milioi pertsona izatera iritsiko da 2045. urtean. 1930etik gaur egunera bitartean, azkar, abiadura bizian hazi da munduko biztanleria. Urte hartara arte, ordea, mantsoa izan zen igoera. 1800. urtean 1.000 milioi pertsona bakarrik bizi ziren munduan, eta 1930ean 2.000 milioira igo zen zifra.

2011/10/30

ARIKETA. NOMINALIZAZIOA

  1. He empezado a estudiar euskara
  2. Hemos terminado de pintar la habitación
  3. Es mejor no decir nada
  4. He intentado hacerlo, pero no he podido
  5. No se atreven a hablar
  6. Estoy aburrido de esperar
  7. Está prohibido pisar la hierba
  8. Es necesario enseñar el carnet
  9. Se me ha olvidado traer el libro
  10. Se le ha olvidado hacer (cómo se hace) marmitako
  11. Eso es muy fácil de hacer
  12. Nadie te ha obligado a que vengas
  13. ¿Dónde has aprendido a programar?
  14. Te invito a tomar algo
  15. Ese no sabe ni leer ni escribir

ARIKETA. NOMINALIZAZIOA


  1. He empezado a hacer deporte
  2. He dejado de andar en bici
  3. Estoy preparado/a para afrontar ese problema
  4. El no saber qué hacer me asusta
  5. Me gusta quedarme en casa
  6. Voy a dedicarme a escribir un libro
  7. De no dormir me vienen todos los problemas
  8. Me he cansado de discutir
  9. Me han obligado a hacer horas extras
  10. Me han prohibido que tome café
  11. Creo que es imposible que tu llegues puntual
  12. Tengo la intención de viajar a Alemania
  13. Voy a intentar dormir mas
  14. Tengo que comer menos
  15. Quiero pintar mi habitación
  16. Quiero que tu me pintes la casa

2011/10/24

IDAZLANERAKO GAIA

GAIA: TABAKOAREN LEGE BERRIA.
EGOERA:
Tabakoaren lege berriari buruzko inkesta egin dute euskaltegiko aldizkarian. Galdera honako hau izan da:
"Tabakoaren legeak ekarri digun  aldaketa onerako ala txarrerako izan da?"
Orain arteko emaitzak nahiko parekatuak dira: % 55 legearen alde eta % 45 aurka.

EGITEKOA:
Inkestan egindako galdera dela eta, zure iritzia eman behar duzu aldizkariaren foro irekian. Horretarako, ondoko puntu hauek erabil ditzakezu, nahi izanez gero:
- Alde onak eta txarrak
- Gure ohituretan izan dituen aldaketak
- Ekarri dituen ondorio ekonomikoak
- Zerbait aldatzekotan zer aldatu beharko litzateke?

IDAZLANERAKO GAIA

GAIA: IRAKASLEEN BAJAK ARAZO PSIKOLOGIKOAK DIRELA ETA.
EGOERA:
Auzoko aldizkarian honako berria irakurri duzu:
"Herriko eskolan bost irakasle daude bajan arazo psikologikoak direla eta" Berria irakurtzean jakin duzu zuk DBH egin zenuen eskolako irakasleak direla.
EGITEKOA:
Irakurri duzun berriaren gaineko iritzia idatzi behar duzu aipatutako aldizkariko irakurleen  txokora bidaltzeko. Horretarako, ondoko puntu hauek erabil ditzakezu:, nahi izanez gero:
- Horrelako bajen arrazoiak
- Irakasleen lana lehen eta orain
- Ikasleen eta gurasoen jokabideak
- Egon litezkeen irtenbideak

2011/10/19

IDAZLANERAKO GAIA

BERDEGUNEA ALA APARKALEKUA?
Zure etxe aurrean betidanik berdegune zabal bat eduki duzue. Herriko aldizkarian irakurri duzu udalak aparkaleku handi bat egiteko asmoa duela bertan, baina herritarron iritzia jaso nahi duela.

EGITEKOA:
Idatzi zure iritzia udaleko postontzira, eta horrtarako:
- Esan nola izan duzun udalaren asmoaren berri.
- Azaldu herriko berdeguneen eta aparkalekuen egoera eta premiak.
- Adierazi udalaren asmoaren kontra ala alde zauden, eta zergatik.

Egoerari erantzuteko, nahi baduzu, ondoko puntu hauek erabil ditzakezu:
- Udalaren aurrekontua.
- giro-aldaketa.
- Herritarrentzako kaltea/onura.
- Zergetan izango duen eragina.
- Irabaziak.

IDAZLANERAKO GAIA

JAIAK HERRITARRENTZAT ALA TURISTENTZAT?
Zure herriko jaiak duela astebete amaitu ziren. Aurten ez zara oso gustura ibili, udalak, turista gehiago erakartzeko, aldaketa batzuk egin zituelako jaien programan. Herri-aldizkarian iritziak plazaratzen ari dira, eta zuk zeurea bidali nahi duzu.

EGITEKOA:
Herri-aldizkarira zure iritzia bidaliko duzu, eta horretarako:
- Azaldu nolakoak izan diren orain arte zure herriko jaiak.
- Konpara itzazu aurtengo jaiekin.
- Adierazi zein izan diren aldaketa horien alde txarrak.

Egoerari erantzuteko, nahi baduzu, ondoko puntu hauek erabil ditzakezu:
- Jendearen parte hartzea.
- Udalaren gastua.
- Bisitari-kopurua.
- Tradizioa.

BERTSOLARIEN AMEI

ARIKETA.


-BERTSOLARIEN AMEI-

1.-Gertutik bizi izan
dute ____________
Poltsikoak kleenexez
goraino ________
Agurren bat prestatu
diegu ________
eta eurentzat da gaurko
bertso _____________
Gure amek hainbeste
merezi dute _______-

2.-Bertsolarion ama
gu ___________
Hantxe egoten dira
saio ___________
Eskuekin dantzatuz
hiru-lau __________
Ze estiloa duten
_____________
Pantojak  ere ez luke
egingo ________

3.-Beste batzuk ez dira
ausartzen _________
Pentsatuz zenbat aldiz
geldituko _________
Errekorritzen dute
frontoiko ______
Pauso horiek kontatu
ezkero _________
Helduko lirateke
maratoi ________

4.-Lasaitasunez egin
ohi dute _________
Saio bukaera hel-
tzean ________
Euren lekuan jarri
behar dugu _____
Bertsolarion amak
omendu ________
Ama bertsolariak
izaten ________

5.-Baina titularretan
beti dira _________
Gure kasuan behintzat
ikusten da ________
Norbaitek horri buruz
idatzi nahi _______
Abizena baino lehen
izena __________
Arantxa eta Mirenen
alabak __________
(10ko txikia)

1.-Ez dut gogoan lehen musua
lehendabiziko ________
Ez dut gogoan bizi irauteko
bertatik edan ___________
Nahiz eta ahaztu amak
lehenengo eginiko ________
Ziur naiz hortik datorkidala
bertsotarako _________

2.-Nire herriko neskatxa maite
kantatzen zidan __________
Eta halaxe hasi ohi nintzen
egunero _____________
Gaur gure amaren sehaska kantez gogoratzen naiz ___________
Haren ahotsa ateratzen zait
kantuan __________

3.-Nahiz eta gutxitan aipatu dudan
bertsotan bere __________
Nahiz txapelketan bere lekua
den guztietan __________
Sarri esan dit nire fansetan
handiena bera ________
Baina ez daki ni neu naizela
bera miresten _____________

4.-Haren ondoan bizi izan
naiz erregina bat ___________
Ezin zitekeen hobeto bete
ama on baten ___________
Segundu batez pentsatuz gero
ni epaile bat ___________
Euren buruan jarriko nuke
Euskal Herriko _________

5.-Etxe barruko lamia eta
inguruetako _________
Bihar goizean hurbil zaitezte
goxo-goxo ____________
Eta esaiozue orain artean
lotsaz gordetako _________
“Eskerrik asko guztiagatik
asko maite zaitut ___________”

(8ko handia)

-Maddalen Arzallus-
-Miren Amuriza-
Bertso eguna 2010 








Sartu oin hauek dagozkien lekuetan

1.- tarteka / beteta / gogoeta / eta / txapelketa

2.-abanikatzeko / bakoitzeko / animatzeko / panfleto / hobeto

3.- luzera / sartzera / batera / sarrera / ote da /

4.- bederen / ote garen /  zeren / hasperen / ondoren

5.- klaru / tabu / gara gu / daukagu / badu



1.- beharra / bularra / indarra / irrifarra

2.- gauetan / ametsetan / nagoenean / plazetan

3.- zailena / izena / duena / dela

4.- bezala / txapela / naizela / papera

5.- dama / beregana / dena / ama