Komunikazioa eraginkorra izateko, ulergarria gertatzea nahi bada, derrigorrezkoa da geure pentsamenduaren adierazpena modu ordenatuan egitea; geure buruak sortutako hori besteek berehalakoan ulertzeko. Giza adimenak logika jakina du eta ez bakarrik pentsamenduaren sorkuntzarako, baita ulermenerako ere, eta horri jarraitu behar diogu gure mezuen zentzua beste gizakiei helarazteko.
Lerrokadak, ahalegin hori bideratzen du, eta idatzizko komunikazioan oinarri garrantzitsuenetakoa da. Lerrokadak osatzearena ez da beraz, norberaren plazerrekoa, aitzitik, arautegi zorrotza eta aberatsa du.
Lerrokada eta testuaren egitura bideratzeko aholkuak:
- Ideien eskema eta testuaren plangintza egitean gogoratu lerrokada bakoitzak ideia unitario eta bakana komunikatu behar duela. Hori prestatzerakoan aurreikusi behar da, behin idazten hasita, moldaketak egin behar ez izateko.
- Lerrokada eratzeko idatziko dugun esaldi andanaren ordena ere zaindu egin behar da. Ez da nahikoa interesgune komuna duten ideiak biltzea lerrokadak bere funtzioa betetzeko; aitzitik, argi erakutsi behar du esaldi bakoitzaren zeregina besteekiko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario