JAIAK HERRITARRENTZAT ALA TURISTENTZAT?
Zure herriko jaiak duela astebete amaitu ziren. Aurten ez zara oso gustura ibili, udalak, turista gehiago erakartzeko, aldaketa batzuk egin zituelako jaien programan. Herri-aldizkarian iritziak plazaratzen ari dira, eta zuk zeurea bidali nahi duzu.
EGITEKOA:
Herri-aldizkarira zure iritzia bidaliko duzu, eta horretarako:
- Azaldu nolakoak izan diren orain arte zure herriko jaiak.
- Konpara itzazu aurtengo jaiekin.
- Adierazi zein izan diren aldaketa horien alde txarrak.
Egoerari erantzuteko, nahi baduzu, ondoko puntu hauek erabil ditzakezu:
- Jendearen parte hartzea.
- Udalaren gastua.
- Bisitari-kopurua.
- Tradizioa.
SAN FERMINEK
ResponderEliminarHasteko esango dut ni Iruñekoa naizela eta San Ferminak oso gustatzen zaizkidala, horregatik ondo ezagutzen ditut eta orain kanpotar ugari etortzen denez, jaiak bizitzeko moduan aldaketa batzuk nabaritzen ditut. San Ferminak jai unibertsalak dira, baina, ondo pasatu nahi bada, zenbait gauza kontuan izan behar dira.
Jaiak hasteko txupinazoa botazten da. Jendeak jaiaren hasiera ardoarekin, xanpainarekin… ospatzen du, beraz, jendea mozkortuta eta alaia egoten da. Arazoa da txupinazoaren ondoren atzerritarrek sortu duten beste tradizoa, alegia, iturri baten puntuatik jendearen gainera salto egitea. Hori guiriek baino ez dute egiten, oso arriskutsua da eta beti egoten da istripuren bat. Arazo horregatik, aurten Iruñeko Udalak iturria kendu du, baina ez du ezertarako balio izan, zeren jendeak balkoitik botatzen du bere burua. Jaia ondo disfutatu behar da, baina egiten dena ondo pentsatuta.
San Ferminetan hain ezagunak diren entzierroetan ere gauzak asko aldatu dira, entzierroetan korrikalariek zezenaren aurrean korrika egiten dute baina ezin izaten da zezena ukitu, lasterketa bat da. Lehen, entzierroetan jende gutxi ateratzen zen eta lasterketa politak egiten zituzten, orain, ordea, jende askok egiten du korrika arriskuari erreparatu gabe, telebistan atera eta zezenak ukitu nahi izaten ditu eta horrela, arriskuak sortzen dira eta korrikalari adituek ezin izaten dute ondo korrika egin.
Beste aldaketa batzuk nabaritzen dira peñetan eta riau-riauan. Normalean, peñak txaranga batekin ibiltzen dira, jendeak dantza eta abestu egiten dute. Batzuetan, kaleak jendez beteta egoten dira eta jendeak bultza egiten du, horregatik, naparrok ezin izaten dugu disfrutatu. Gauza bera pasatsen da riau-riauan, kanpotarrek ez dakite zergatik egiten den eta zein abesti abesten den, jaian bakarrik pentsatzen dute eta riau-riaura eta peñetara umeak, zaharrak… joaten dira, horregatik kontuz ibili behar izaten da eta tradizioa errespetu behar da.
Lehen esan dudanez, San Ferminak jai unibertsalak dira eta kanpotar ugari etortzen dira Iruñera. Niri ondo iruditzen zait, jaia disfrutatzeko eta ezagutzeko da. Hala ere, orain san ferminak oso zikinak dira, esate baterako, jendeak beste pertsona batzuei edaria botatzen die ondo pasatzeko. Atzerritarrek Iruña legerik gabeko hiria dela pentsatzen dute eta nahi dutena egin dezaketela. Naparroi hori ez zaigu gustatzen, jaiak ondo pasatzeko dira, baina errespetuz eta arauak betetzen badira.