2011/10/10

LERROKADEN EGITURA


Ikusi dugu lerrokada  esaldi-multzoak osatzen duela eta denek ere interesgune edo “galdera” bakar bati erantzuten diotela.  Idazlan ereduan ( sukaldaritza Euskal Herrian) agertutako lerrokaden egiturari erreparatzen badiogu, honako bi ezaugarri hauek aurkituko ditugu:
1.       Egindako eskeman ageri denez, lerrokada bakoitzaren helburua biltzen duen esaldia lehenik dago kokatua  lerrokadan: “Egiari iruzur egiteko beldurrik Gabe esan daiteke Euskal Herrian harrotasunez aldarrikatzen ditugula, ustez, berezi egiten gaituzten zenbait gomendio: …eta – nola ez – sukaldaritza”
2.       Ondoren ideia hori zabaldu, osatu edo adibidez honitu da ideia nagusia ilustratzeko: garatu egin dugu…
. Lehenengo lerrokada adibideen bidez: adibide-lerrokada dugu.
. Bigarren eta hirugarren lerrokadetan ideia nagusiak planteamendu orokorra  egiten du eta ondoren zehaztu egiten da: horiek zerrendatze-lerrokadak dira.
. Azken lerrokadan ideia nagusiak iritzi baten berri ematen digu eta besteek iritzi hori indartu edo mugatzen dute: iritzi-lerrokada dugu.

Lerrokaden xedea edozein delarik ere, ideia nagusia aurretik agertu eta ondoren garatu egin da. Honelako lerrokadak sinple eta erabilienetakoak dira kutsu deskriptiboa duten testuetan edo irakurleari informazioa “egia” borobila balitz bezala aurkeztu nahi zaionean.

Lerrokaden barne-egiturarako aholkuak:
Egingo duzun idazlana ez badago gai gatazkatsuaren azterketan oinarritua eta, batez ere, azalpenezko esposizioa egin nahi baduzu:
1-      Lerrokadaren hasieran ideia nagusia agertu. Erabili ideia agertzeko behar adina esaldi, baina ahalegindu zehatza izaten.
2-      Kontuan izan ideia hornitzeko gero erabiliko duzun informazioa nolakoa den: Adibideak erabili behar badituzu, ideia nagusia osorik agertu hasieran; zerrendatze-lerrokada egin behar baduzu, delako zerrendaren nondik norakoa azalduko du ideia nagusia; argudio-lerrokadetan ideia nagusia tesia izango da…
3-      Ideiak garatzeko oso lagungarriak izango zaizkizu lokailuak; lokailuek ideia andanaren nondik norakoaren berri ematen baitute.

No hay comentarios:

Publicar un comentario