Autoa 60ko hamarkadan bihurtu zen kontsumo produktu. Ordura arte, autoak izan baziren, baina erabilera mugatua zuten, luxua zen.
Autoaren herritartzearekin ez dira gutxi gure bizimoduak ezagutu dituen aldaketak. Batetik, ez dago zalantzan jartzerik ate asko ireki dizkigula eta oso tresna erabilgarria dela lanerako, familia handien garraiorako, lehen urruntasunagatik egiten ez genituen bidaietarako…
Bestetik, ordea, ez dira gutxi autoak ekarri dizkigun buruhausteak: istripuak, espazio publikoaren inbasioa, kutsadura…
Gai hau dugu hizpide atal honetako azken ariketarako eta zeuri dagokizu honen gainean hausnartzen jarraitu eta lanari ekitea.
ARIKETA
Gai hori oinarritzat hartuta egizu idazlana ondoko urratsei jarraituz:
1- Idazlanaren haría osatuko duten puntu nagusiak aukeratu.
2- Ideia horiek garatzeko informazioa aukeratu: adibideak, zerrendak, azalpenak…
3- Egizu lerrokadaz lerrokadako eskema bat ideien hurrenkera adieraziz.
4- Idazteari ekin: ideia nagusia lerrokadaren hasieran jarri eta atzetik, besteak erantsi lokailuak erabiliz.
No hay comentarios:
Publicar un comentario