2011/10/04

A) ARIKETA

DROGAZALETASUNA
Drogak, nolabaiteko maiztasunez hartuta, berekiko menpekotasun fisiko edo psikologikoa sortarazten duten substantziak ditugu. Beren erabilpena antzinatik da ezaguna kultura eta gizarte guztietan, baina orain artean ez da drogen erabileraz egun ezagutzen dugun eztabaida eta kezka piztu.
Droga mota asko daude, eta bai erabilera ugari ere; horregaitk, zaila da denei tratamendu berbera ematea. Mendebaldeko egungo gizartean, halere, egin dugu bereizketarik eta direlako drogak eta erabilerak muga baten bi aldetara kokatu ditugu, eta horrela substantzia eta erabilera batzuk legalak dira eta besteak legez kanpokoak.
Muga jartze horrek eztabida sakonak piztu ditu eta zalantzan jartzen du gure gizartean dagoen balio-sistemaren hainbat arazo oso larri eragiten dizkiola bai maiz kontsumitzen  dituenari, bai gizarteari, bere osotasunean.
Arazo multzo hori DROGAZALETASUN hitzarekin bataiatu dugu, hau da drogen gehiegizko kontsumoak berekin dakarren menpekotasun gaiztoa.

Horixe izango dugu hizpide atal honetan; hots, drogen kontsumoak sortarazten dituen ondorio kaltegarriak eta horien prebentziorako egin daitekeenaz arituko gara ondorengo ariketan.

* Esan bezala, ariketa honetan dugun helburu nagusia ideien garapenerako ZERESANa izaten trebatzea dugu.
Horretarako proposatzen dizugu DROGAZALETASUNA gai hartuta, ematen zaizkizun puntuak garatzea.
Aldez aurretik, aukera itzazu testuaren HARTZAILEA (gazte nerabeak, auzoko aldizkariaren irakurleak...), eta delako artikuluskaren HELBURUA (prebentzio-kanpaina baten aurkezpen-txostena, eskola-materiala...) eta horrek lagunduko dizu puntu bakoitzari  behar duen tratamendua ematen eta egoeraren arabera bildu behar duen mamia aukeratzen.
Taldean ari bazarete lanean, segi honako jarraipideoi:
1- Denon artean finkatu artikuluaren ezaugarriak
2- Zortziko taldeetan bildu, zirkuluan jarri, eta bakoitza has dadila puntu bat garatzen.
3- Bukatutakoan albokoari pasa diezaiola papera eta horrek, aurrekak idatzitakoa irakurrita, egin dezala hurrengo (edo aurreko) puntuaren garapena, zirkulua itxi eta idazlana borobildu arte.
(Taldekide guztiak aldi berean idazten arituko dira eta bakoitzaren eskutik zortzi paper pasako dira eta zortzi puntuak garatuko ditu, bait idazlan bakoitzeko)
4- Azkenik, bakoitzak har dezla zortzi talde-idazlanetako bat eta berrirakurri ondoren, estiloa borobildu dezala idaztankera koherentea emanaz.


1- Drogak, zer dira?
2- Droga-motak
3- Zer da drogazaletasuna?
4- Zein dira drogazaletasunak dakartzan arazoak?
5- Zein ondorio ditu?
6- -zer egin trafikoarekin?
7- Nola gutxitu arazoa?
8- Nolako laguntzak eskain diezazkiekegu drogazaleei?

2 comentarios:

  1. PAKO, 9. urratsa10/10/2011 3:47 p. m.

    Uda da. Kanpoan eguzkia. Eguraldi bikaina. Jendea hondartzara joan da. Han eta hemen jendea barrez ikus dezakegu. Nahiz eta larunbata izan, izebaren etxean nago. Bertan Manuel dago, lehengusua dut.

    Manuelen logelan nago. Bera ohean dago, oso dotore, amak ondo apaindu du eta. Logelan badago jende gehiago, besteak beste Jon. Jon lagun mina zuen Manuelek. Aulki batean eseri naiz eta isil-isilik geratu naiz.

    Kalean bero egin arren, logelan hotz handia egiten du, leihoa ez ezik, pertsiana bilgarria ere jaitsita dago. Etxe osoa dago ilun samar, ez da ezer entzuten. Memento batean, egongelara joateko eskatu digu izebak, kafea eta pastak atera ditu guztientzat, baina nik ezin izan dut joan eta Manuelekin geratu naiz. Logelan, Manuel eta biok bakarrik geratu gara.
    Logurak nago, begiak itxi zaizkit.

    - Baina, Manuel, ondo zaude?
    - Bai, ondo, zergatik galdetzen didazu?
    - Argalegi zaude! Eta hori ez da normala. Medikuarenera joan zinen?
    - Lasai, gazte! Oso ondo nago, ez duzu zertan kezkatu.

    Izututa esnatu naiz, lotan geratu bainaiz. Manuelek bertan jarraitzen du. Begiak itxita eta lasai dago. Irudi horrek aspaldiko oroitzapenak ekarri dizkit gogora.

    Iritsi nintzen egun batean etxera. Pozik nengoen azterketa gainditu nuen eta. Afalorduan aitak galdetu zidan:

    - Drogak hartzen dituzu?

    Harrituta nengoen eta ez nuela drogarik hartzen erantzun nion. Manuel konpainia txarrean ikusi zuela esan zidan aitak.
    Nahiz eta Manuel porroak erretzen ikusi, ez nion garrantzirik eman. Handik pixka batera, sarekada batean Manuel harrapatu zuten eta kartzelara eraman zuten drogak kontsumitzeagatik. Kartzelan ez sendatzeaz gain, beste droga mota batzuk ere probatu zituen.

    Manuel preso egon zen ondoren. Baina droga gehiago kontsumitzen zuen. Denborarekin kontsumitu bakarrik ez, saldu ere egin zuen.
    Atzo kontxiren mezu bat jaso nuen, Manuel hil zela zioen. Orain hemen nago, logela honetan, Manuelekin. Biok isilean gaude. Berak ezin du hitz egin eta neuk ez dut gogorik.
    Manuel, entzuten badidazu, bidaia ona opa dizut.

    ResponderEliminar
  2. Istorioa gustatu zait, batzuetan berbera pasatzen da eta oso triste da. Gainera, forma desberdina da gaia enfokatzeaz. Horregatik, oso ondo Paco!!!

    Maite

    ResponderEliminar