2011/10/06

IDAZKERA (testuaren barne-egitura) --> Testugintza atalean azaltzen dena gauzatzeko bideei buruzko atala, hots, testuaren plangintzaren barruan mezua modu eraginkortasunez aditzera emateko bideez.

NOLA ESAN?
Gure mezua idazteko orduan, testu-motak eta komunikazio-eginkizunek eskatutako baldintzak betetzeko, ez da aski ideia-multzo bat aukeratu eta plan baten arabera ordenatu eta egokitzea.  Hori guztia ez ezik, ideia horien garapenerako erabiltzen ditugun esaldien hurrenkera eta esaldi horiek hariltzeko estrategiak ere ezagutu eta erabili beharrean gaude, gure idatziak helburu komunikatiboa beteko badu. Esan nahi baita, kanpo-egituraz gain,  barne-egituraz ere kezkatu behar dugula, izan ere,  esalditik testura egin nahi dugun bideak hala eskatzen du.

Testuaren kanpo-egitura bideratzeko aholkuak:
-          Testua ideia nagusi batzuen multzoa da. Ideia horiek ezin dira modu kaotikoan garatu testuan barrena: testuak kanpo-egitura definitua eta argia behar du ulertua izateko.
-          Ideiak bildu ostean antolatu egin behar dira. Horretarako oso lagungarri gertatzen da eskemen teknika; hots, ideiak hierarkizatzearena: batetik, testuaren hari nagusia markatzen duten puntu orokorrak jarri eta galderen bidez formulatu, adibidez. Bestetik, horiekin zerikusia dutenak bildu eta garrantzi erlatiboaren arabera ordenatu. Azkenik, ideia horien garapena hornitzeko aukeratu dituzun adibideak… dagozkien puntuekin jarri harremanetan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario