LABURPENA
Atalari bukaera emateko gogora ditzagun laburki idaztean ZERESANAREKIN arazorik ez izateko zaindu behar direnak. Horiek bi dira:
1- IDEIEN AUKERAKETA
2- IDEIEN GARAPENERAKO MINTZAGAIAK
Bi horiek baitira, ikusi bezala, ZERESANA mugatzen dutenak. Hau da, ideia-multzoa behar dugu idazlanari ekiteko, baina ideia bakoitzaz esango dudana ere aukeratu behar da, beti ere, testuaren inguruko baldintzen arabera.
Guk bi hartu ditugu kontuan: HARTZAILEA eta TESTUAREN HELBURUA
ALKOHOLISMOA
Zaletasun kaltegarrien artekoa dugu alkoholarekikoa; eta ez hori soilik, txarrenetakoa eta ugalduenetakoa da, alkoholdun edariak legezkoak dira eta gure bizimoduan oso errotuak baitaude.
Aurreko ariketako gaiaren ildo beretik jarraituz, alkoholismoarena aukeratu dugu atalari amaiera emateko.
Ariketaren nondik norakoak irakurri eta ekin lanari
Ariketa honetan laburpenean aipatutako bi alderdiei erreparatuko diegu: hortaz, galdetegia prestatu, baldintzak finkatu eta puntuak garatu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario