2011/10/16

TESTUAREN GAIA


·    Testuaren izenburua. Prestakuntzari ekiteko lehen urratsa gaia zein den aztertzea dugu. Testuak, esan bezala, komunikazio-xedea du eta ondorioz, idazten hasi aurretik idazleak argi izan behar ditu zenbait gauza helburu hori  erantzungo badio.
Geuri dagokigunez, besteek emandako gaiez idatzi beharko dugu, idazlan-ariketa hizkuntzaren erbileran trebatzeko bide baitugu eta beraz, prestakuntzari ekiteko ematen zaigun izenburuaren azterketatik hasi beharko dugu ondoren gaia hornitzeko behar ditugun ideiak biltzeko.  Izan ere, izenburuak “mintzagaia” ez ezik, “testu- generoa”  (narrazioa,esposizioa, iruzkina…) eta “ikuspuntua” edo “tesia” ere erabakiko ditu; eta hala ez balitz, lehenengo eta behin horiexek aukeratu  beharko ditugu lanean jarraitu ahal izateko.
Beraz, “gaia” hitza, hemendik aurrerakoetan, zera horiek guztiak adierazteko erabiliko dugu eta ez, “mintzagaia” soilik.

No hay comentarios:

Publicar un comentario