2011/10/02

1. ARIKETA

SUKALDARITZA EUSKAL HERRIAN
Jakina da Euskal Herrian jateko kontuek berebiziko garrantzia dutela eta gure bizimodu eta aisialdian leku ederra betetzen dutela. Horixe da, hain zuzen, lehen ariketa hau egiteko aukeratu dugun gaia.
Eman dezagun, honi buruzko idazlan bat egin nahi dugula. Zer esango zenuke zeuk? Bada, horixe duzu ariketa honen helburua, ZERESANA aurkitzea, alegia.

A) ARIKETA
20 minutu dituzu gaiaren inguruan ahalik eta ideia gehien biltzeko.Ideia horiek esaldi edota lerrokada txikietan adierazi, ez eskema moduan. Ez du garrantzi handirik elkarren artean ez lotzeak, baina esaldi borobilak egin.

B) ZUZENKETARAKO GIDA
-Orain irakur ezazu proposatzen zaizun galdera-zerrenda eta jarri gurutze bat ariketa egitean bildu dituzun ideiekin bat datozenen ondoan
-Ondoren, zerrenda honetatik kanpo zuk bildu dituzun beste puntuak idatzi.
-Zenbatu gure galdekizuneko gurutze bakoitzeko puntu bat eta aparte zuk proposatutako bakoitzeko bi puntu
-Irakur ezazu ondoren aurkituko duzun ebaluazio-gida eta kontuak atera.

GALDERA-ZERRENDA:

-Zeri deitzen zaio sukaldaritza?
-Euskal Herrian ondo jaten al da?
-Zer da sukaldaritza berria?
-Euskal Herriko sukaldarien ospea
-Atzerriko sukaldaritzak gustuko ditugu?
-Jateko ohitura berriek ba al dute eraginik gure artean?
-Sukaldaritzaz gozatzea garestia al da?
-Eguneko sukaldaritza zaindu eta estimatzen da hemen?
-Sukaldaritzak ba al du loturarik bizimoduarekin?
-Sukaldaritza kultura al da?

C) EBALUAZIOA
Balora ezazu zure lana ebaluazio-gida honek proposatzen dizunaren ildotik. Horretarako, lehendabizi, zuzenketarako gidan esandakoa egin, kontuak atera, alegia.
0-2 puntu: oraindik zure etorria ez da nahikoa edo, agian, gakoa zera da: jateko kontuetan ez zaude behar bezala jantzia.
3-5 puntu: ez etsi! Bide zuzenetik zoaz
6-8 puntu: baduzu zer esan
9tik gora puntu: Primeran! Zeuk bai jakin tripa asetzen!


LABURPENA
IDEIEN BILKETA hau ezinbestekoa lana dugu taxuzko zerbait idatziko badugu. Oso garrantzitsua da idazten hasi aurretik ZER ESAN erabakia izatea.
Hasieran zaila dirudi, baina trebatuz gero, erraza gerta liteke. Egiozu galde zeure buruari eta ZER ESAN  aurkituko duzu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario