2011/10/10

EREDUA: SUKALDARITZA EUSKAL HERRIAN

Hona hemen aurreko atalean aztergai izan dugun "sukaldaritza Euskal Herrian" gairen inguruan egindako idazlan eredua. Irakur ezazu ondoren kanpo eta barne egituren azterketari ekiteko.

Egiari iruzur egiteko beldurrik gabe esan daiteke Euskal Herrian harrotasunez aldarrikatzen ditugula, ustez, berezi egiten gaituzten zenbait usadio: herri kirolak, ospakizun bereziak, bertsolaritza... eta - nola ez - sukaldaritza. Ez pentsa, ordea, sukaldaritza azkena aipatu arren, garrantzi gutxiagokotzat jotzen denik; ez horixe! Izan ere, bera da ospe hedatuena gozatzen duenetakoa, batez ere gure mugetatik kanpo.

Bai, tnko eusten diogu arbasoei ikasitako jatearen kulturari, baina hodei beltzak ekaitza iragartzen duen bezalaxe, geta daiteke sukaldearen kultura errotu honi ere arerio indartsuak sortu izana. Gero eta arruntagoak zaizkigu kaleetan jatetxe txinatar eta italiarrak, Mc Donald's edo horren lehiakideak, ketchupeztatutako patata frijituen postuak, eta horiek gure sukaldaritzari itzal egiten dioten lehen hodeiak baino ez dira. Askotxo gara, honezkero, kolesterolari, azukreari edo, besterik gabe, kaloriei begira jarrita gaudenok eta, hori guztia gutxi balitz bezala, gero eta eskasagoa da sukalderako gelditzen zaigun denbora eta patxada.

Ezkor jartzeko benetako arrazoirik izango ote dugu, hala ere? Alde batetik, ezin ahaztu oraindik orain "ondo" jateari ematen diogun garrantzia: oilaskoa baino hobe, baserriko oilaskoa; eztia, labelduna. Beste hainbat lekutan "lunch" arinarekin konpon daitekeena, hemen, ezinezko mahaiaren inguruan behar bezala jarri gabe ospatzea. Bestalde, elkarte gastronomikoen kopuru eta pisuari erreparatu baino ez dugu baikortasuna berreskuratzeko. Eta, azkenik, zer deritzezue gure sukaldariei? Nork ez ditu Arzak, Subijana edo Argiñano ezagun, beste askoren artean?

Ikusten denez, udak eguzki printza sasoikoak ez dira errazak estaltzen, baina horren guztiaren aurrean ez nioke ortzadarrari uko egingo. Ondo da sukaldaritza gure identitate seinale izatea, kulturen uniformizatzeari aurre egiteko tresna izatea, baina ez horregatik osasuna ukatzea edo ohituren bastioi bihurtuta, elkarte gastronomikoen emakumeekiko bazterketa justifikatzea.

A) ARIKETA
Adibibea irakurrita, egin ezazu testuaren eskema:
1- Aurreko testuaren lerrokadak aztertu eta esan zein den bakoitzak biltzen duen ideia nagusia.
2- Aztertu lerrokaden barne-egitura


1. LERROKADA
IDEIA NAGUSIA:
1.1-
1.2-
1.3-

2. LERROKADA:
IDEIA NAGUSIA:
2.1-
2.2-
2.3-


3. LERROKADA:
IDEIA NAGUSIA:
3.1-
3.2-
3.3-


4. LERROKADA:
IDEIA NAGUSIA:
4.1-
4.2-
4.3-

No hay comentarios:

Publicar un comentario