2011/10/19

IDAZLANAK. GURE ZAHARRAK

Animatu eta sartu zuen idazlanak komentarioetan besteek ikus dezaten.

5 comentarios:

  1. Rocío López Dávila

    Zer egin gure zaharrekin

    Orain dela urte asko familiak etxe berean elkarrekin bizi izaten ziren: gurasoak, seme-alabak, aitona-amonak... Orain, berriz, ohitura horiek aldatu egin dira, ia denak banatuta bizi izaten dira, zenbaitetan, baita gurasoak ere. Banatuta bizi izateaz gain, kasu batzuetan, bizilekua elkarrengandik urruti izaten dute eta horregatik ez da posible izaten egunero elkar ikustea, batzuetan urtean behin, gehienez, ikusten dute elkar. Hori dela eta, gaur egun bakarrik bizi den gero eta zahar gehiago dago, batzuek ez dutelako senitartekorik eta beste batzuek senitartekoengandik oso urrun bizi direlako. Arazo honi aurre egiteko, denok hausnartu beharko genuke gure bizitzari buruz konturatzeko zein diren gauzarik garrantzitsuenak bizitzan eta zein ez.

    Arazoa bizimodu modernoarekin hasi zen. Gure ohiturak izugarri aldatu dira, esate baterako, gaur egun gizonek ez ezik emakumeek ere lan egiten dute. Kasu batzuetan, elkarrekin bizi diren bikoteek makina bat ordu lan egin behar izaten dute, beraz, ez daukate denborarik zaharrekin egoteko eta zaintzeko. Beste kasu batzuetan, jendeak atzerrian lan egitera behar izaten du, horregatik, bizilekua senitarteko zaharrenarengandik urruti samar kokatzen du.

    Horren ondorioz, gero eta zahar gehiago dago bakarrik bizi dena. Batzuk etxean bakarrik bizi dira eta beste batzuk zahar-etxeetan. Zahar-etxeetan bizi direnak ez daude “bakarrik”. Izan ere, bertan zaintzaile asko izaten baitituzte. Horietako askok ez dituzte inoiz jasotzen senitartekoen bizita.

    Etxean bizi direnek gainerakoek baino baldintza okerragoak dauzkate, guztiz bakarrik bizi baitira. Ez daukate inongo konpainiarik, ez erizainik, ez senitartekorik. Hori dela eta, batzuetan etxean hiltzen dira eta egunak pasatzen dira norbait konturatu arte zerbait gertatzen dela. Jende horietako asko ezin da joan zahar-etxe batera, oso garestia baita eta beste batzuek ez dute joan nahi izaten oso gogorra egiten baitzaie etxea uztea.

    Horri aurre egiteko, gobernuak erraztasun gehiago eman beharko lituzke zaharrek zahar-etxeetara joateko aukera edukitzeko, gaur egungo zahar etxeak nahiko garestiak baitira; beraz, zahar guztiak ezin dira bertara joan.

    Azkenik, senitartekoek gehiago kezkatu beharko lukete senitarteko zaharrenez. Adibidez, nire mutilaren kasua. Berak amona zahar-etxean du eta ostiralero egiten dio bisita. Normalean familia guztia astero joaten da bisitatzera inoiz bakarrik ez egoteko. Mutilari hasieran asko kostatzen zitzaion bisitatzera joatea, beti aitzakiak jartzen zituen, lana zela, lagunekin afaria zela... Baina, azkenean konturatu zen amona bakarrik zegoela eta izugarri baloratzen duela bere bisita nahiz eta bost minutukoa izan.

    Orain mutilak esaten du, amonari bisitatzera joaten denetik, bizitzari buruzko beste ikuspuntu bat daukala, hau da, lehen lanari izugarrizko garrantzia ematen ziola, baina orain konturatu dela lana, lana bakarrik dela eta gehiago disfrutatu behar dela bizitzaz, oso motza baita eta denok zahartuko baikara. Bere ustetan, denok joan beharko genuke noizbehinka zahar-etxeren batera bisita egitera. Senitartekorik eduki ezean, bolondres gisa joan gintezke. Izan ere, bisitarik ez duen jende asko baitago eta norbaitek bisita bat egiteko irrikan egoten da. Horrela, esperientzia honek bizitzari buruz hausnartzeko balioko liguke.

    ResponderEliminar
  2. Oso ondo Rocio, akats guztiak ez dituzu zuzendu, baina oso ondo. Eutsi goiari eta jarraitu lanean!

    ResponderEliminar
  3. Aupa Rozi, ze poleta den zure idazlana!

    ResponderEliminar
  4. Asko gustatu zait, benetan!!!!

    ResponderEliminar