-BERTSOLARIEN AMEI-
1.-Gertutik bizi izan
dute ____________
Poltsikoak kleenexez
goraino ________
Agurren bat prestatu
diegu ________
eta eurentzat da gaurko
bertso _____________
Gure amek hainbeste
merezi dute _______-
2.-Bertsolarion ama
gu ___________
Hantxe egoten dira
saio ___________
Eskuekin dantzatuz
hiru-lau __________
Ze estiloa duten
_____________
Pantojak ere ez luke
egingo ________
3.-Beste batzuk ez dira
ausartzen _________
Pentsatuz zenbat aldiz
geldituko _________
Errekorritzen dute
frontoiko ______
Pauso horiek kontatu
ezkero _________
Helduko lirateke
maratoi ________
4.-Lasaitasunez egin
ohi dute _________
Saio bukaera hel-
tzean ________
Euren lekuan jarri
behar dugu _____
Bertsolarion amak
omendu ________
Ama bertsolariak
izaten ________
5.-Baina titularretan
beti dira _________
Gure kasuan behintzat
ikusten da ________
Norbaitek horri buruz
idatzi nahi _______
Abizena baino lehen
izena __________
Arantxa eta Mirenen
alabak __________
(10ko txikia)
1.-Ez dut gogoan lehen musua
lehendabiziko ________
Ez dut gogoan bizi irauteko
bertatik edan ___________
Nahiz eta ahaztu amak
lehenengo eginiko ________
Ziur naiz hortik datorkidala
bertsotarako _________
2.-Nire herriko neskatxa maite
kantatzen zidan __________
Eta halaxe hasi ohi nintzen
egunero _____________
Gaur gure amaren sehaska kantez gogoratzen naiz ___________
Haren ahotsa ateratzen zait
kantuan __________
3.-Nahiz eta gutxitan aipatu dudan
bertsotan bere __________
Nahiz txapelketan bere lekua
den guztietan __________
Sarri esan dit nire fansetan
handiena bera ________
Baina ez daki ni neu naizela
bera miresten _____________
4.-Haren ondoan bizi izan
naiz erregina bat ___________
Ezin zitekeen hobeto bete
ama on baten ___________
Segundu batez pentsatuz gero
ni epaile bat ___________
Euren buruan jarriko nuke
Euskal Herriko _________
5.-Etxe barruko lamia eta
inguruetako _________
Bihar goizean hurbil zaitezte
goxo-goxo ____________
Eta esaiozue orain artean
lotsaz gordetako _________
“Eskerrik asko guztiagatik
asko maite zaitut ___________”
(8ko handia)
-Maddalen Arzallus-
-Miren Amuriza-
Bertso eguna 2010
Sartu oin hauek dagozkien lekuetan
1.- tarteka / beteta / gogoeta / eta / txapelketa
2.-abanikatzeko / bakoitzeko / animatzeko / panfleto / hobeto
3.- luzera / sartzera / batera / sarrera / ote da /
4.- bederen / ote garen / zeren / hasperen / ondoren
5.- klaru / tabu / gara gu / daukagu / badu
1.- beharra / bularra / indarra / irrifarra
2.- gauetan / ametsetan / nagoenean / plazetan
3.- zailena / izena / duena / dela
4.- bezala / txapela / naizela / papera
5.- dama / beregana / dena / ama
-BERTSOLARIEN AMEI-
ResponderEliminarGertutik bizi izan
dute txapelketa
Poltsikoak kleenexez
goraino beteta
Agurren bat prestatu
diegu tarteka
eta eurentzat da gaurko
bertso gogoeta
Gure amek hainbeste
merezi dute eta-
Bertsolarion ama
gu animatzeko
Hantxe egoten dira
saio bakoitzeko
Eskuekin dantzatuz
hiru-lau panfleto
Ze estiloa duten
abanikatzeko
Pantojak ere ez luke
egingo hobeto
Beste batzuk ez dira
ausartzen sartzera
Pentsatuz zenbat aldiz
geldituko ote da
Errekorritzen dute
frontoiko sarrera
Pauso horiek kontatu
ezkero luzera
Helduko lirateke
maratoi batera
Lasaitasunez egin
ohi dute hasperen
Saio bukaera hel-
tzean bederen
Euren lekuan jarri
behar dugu zeren
Bertsolarion amak
omendu ondoren
Ama bertsolariak
izaten ote garen
Baina titularretan
beti dira tabu
Gure kasuan behintzat
ikusten da klaru
Norbaitek horri buruz
idatzi nahi badu
Abizena baino lehen
izena daukagu
Arantxa eta Mirenen
alabak gara gu
(10ko txikia)
Ez dut gogoan lehen musua
lehendabiziko bularra
Ez dut gogoan bizi irauteko
bertatik edan beharra
Nahiz eta ahaztu amak
lehenengo eginiko irrifarra
Ziur naiz hortik datorkidala
bertsotarako indarra
Nire herriko neskatxa maite
kantatzen zidan gauetan
Eta halaxe hasi ohi nintzen
egunero ametsetan
Gaur gure amaren sehaska kantez gogoratzen naiz plazetan
Haren ahotsa ateratzen zait
kantuan nagoenetan
Nahiz eta gutxitan aipatu dudan
bertsotan bere izena
Nahiz txapelketan bere lekua
den guztietan zailena
Sarri esan dit nire fansetan
handiena bera dela
Baina ez daki ni neu naizela
bera miresten duena
Haren ondoan bizi izan
naiz erregina bat bezala
Ezin zitekeen hobeto bete
ama on baten papera
Segundu batez pentsatuz gero
ni epaile bat naizela
Euren buruan jarriko nuke
Euskal Herriko txapela
Etxe barruko lamia eta
inguruetako dama
Bihar goizean hurbil zaitezte
goxo-goxo beregana
Eta esaiozue orain artean
lotsaz gordetako dena
“Eskerrik asko guztiagatik
asko maite zaitut ama”
(8ko handia)
-Maddalen Arzallus-
-Miren Amuriza-
Bertso eguna 2010