2011/10/19

IDAZLANERAKO GAIA

BERDEGUNEA ALA APARKALEKUA?
Zure etxe aurrean betidanik berdegune zabal bat eduki duzue. Herriko aldizkarian irakurri duzu udalak aparkaleku handi bat egiteko asmoa duela bertan, baina herritarron iritzia jaso nahi duela.

EGITEKOA:
Idatzi zure iritzia udaleko postontzira, eta horrtarako:
- Esan nola izan duzun udalaren asmoaren berri.
- Azaldu herriko berdeguneen eta aparkalekuen egoera eta premiak.
- Adierazi udalaren asmoaren kontra ala alde zauden, eta zergatik.

Egoerari erantzuteko, nahi baduzu, ondoko puntu hauek erabil ditzakezu:
- Udalaren aurrekontua.
- giro-aldaketa.
- Herritarrentzako kaltea/onura.
- Zergetan izango duen eragina.
- Irabaziak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario