2011/10/16

ARIKETA

Irakurri ondorengo testu hau. Atal (lerrokada) desberdinez dago osatua, baina elkarren arteko erlazioa gordetzen dute. (iturria: SENEZ 2 85eko iraila, 63. orr.)
Banatu atal desberdin horiek. Aztertu zein den bakoitzaren mamia (asmoa) eta denen artean erlaziorik badela ikusi. Esan zein den erlazio hori.
Ikusiko duzunez hari bat baino gehiago izan dugu honako honetan, baina mutur guztiak lotuta daude. Lotura honek ez al du harremanik izenburuarekin?

TESTUA

ITZULPEN- KRITIKAREN HELBURUAK

Itzulpen- kritikak, beste edozein kritikak bezala, aztertu eta baloratzen den obra eta generoen kalitatea hobetzea duela helburu nagusia esango genuke, baina aldi berean, beste helburu garrantzitsurik baduela aitortu beharra dago.

Sistematikotasun eta zehaztasunez buruturiko kritika batek itzulpenaren alderdi desberdinak sakontzen dituen neurrian, ideia eta orientabide baliagarriak eskain liezazkieke itzulpenaren praktikari eta didaktikari.

Bestalde, itzulpenaren txalotze orokorra bere osotasunean egiten duen kritikak laguntza handia eskain diezaieke argitaletxeei beren itzulpen-politika finkatzen eta gorpuzten.

Eta azkenik, kritikariak beti izango du irakurleen begiak zabalarazteko erantzukizuna itzultzaileak bere lanean nahita edo nahigabe egin ditzakeen manipulazioen aurrez aurre.

No hay comentarios:

Publicar un comentario