Xabi Paya
Irakurri testua eta esan beheko esaldiak egia ala gezurra diren.
Xabi Paya, Getxoko bertsolari eta itzultzaile ezaguna, Euskara eta Euskal Kultura irakaslea da joan den urtetik Birminghameko Unibertsitatean, Etxepare Institutuak eta Birminghameko Unibertsitateak hitzartutako akordio bati esker. Birminghamekoa da hitzarmena sinatu duen Ingalaterrako lehen unibertsitatea oraingoz, baina laster izango dira gehiago. Payak euskararen eta euskal kulturaren gainean Ingalaterran duten pertzepzioaz eta irakasle-esperientzia honetaz hitz egin digu.
Itzulpengintzak zuri asko eman dizu, baita bizitza ikusteko beste modu bat ere...
Bizitza ikusteko beste modu horrek eraman ninduen itzulpengintzara. Gure amak jakin zuenean bertsolari izan nahi genuela anai-arrebok, lehenik eta behin, hori zer zen azaldu behar izan genion. Amak ikastolara eraman gintuen eta beti izan dugu alboan bertsoetan. Seme-alabak beti izan gara etxean bi kultura desberdinen artean zubi-lana egin dugunak. Eta nik beti izan dut gustuko lan hori.
Oso kultura exotikotzat dute euskara Ingalaterran?
Bi irudi mota aurkitu ditut: soziala eta akademikoa. Soziala da Arzak, ETA eta Xabi Alonso. Akademikoari dagokionez, badu puntu etnozentrista bat, indio edo etnien gainean pentsatzera eramaten duena. Adibidez, Cambridgen euskara irakasten ez badute ere, euskal ikasketei buruz jakin badakite, hizkuntzalaritzan oso garrantzitsua delako: euskara, hizkuntza isolatua. Balea-ehizaren gaineko ingelesezko terminologiaren zati handi bat euskaldun jatorrikoa da. Baina erreferentzia horien guztien testuingurua da indioak garela, informazioa beti antzinakoa delako: balea-ehiza, Hadrianoren harresiaren garaian euskaldunak bazirela, Bretainiako biztanle zaharrenak euskal jatorrikoak zirela... Gu askotan harrotzen gara esanez Europako indioak, mohikanoak garela, baina hori polita da esaten dugun arte. Nike zapatila pare bat bezalakoa izan behar du euskarak: funtzionala, jendeak nahi duena, polita eta janztekoa.
Zer suposatzen du Ingalaterrako unibertsitate batean euskara eta euskal kultura irakasteak?
Orain bakarra naiz, baina datorren urtean Liverpoolen ere izango da beste irakasle bat. Ohore bat da, eta niretzat plazer handia da eskolak eman ahal izatea arbela zuri-zuri, batere aurreiritzirik gabe duten ikasleei. Espainiar ikasketak egiten ibili eta euskararekin saiatzen direnak ausartak dira eta benetan interesa dute. Horrelako pertsonei eskolak ematea ikaragarria da.
Etxepare Institutua sortu aurretik Jaurlaritzako Kultura Sailak gidatu zuen atzerriko lana. Zer deritzozu orain arte egindakoari? Asko falta da egiteko?
Atzerrian euskal kulturaren aldeko sustapena egitea ezinbestekoa da. Eta bada ordua Euskal Herria Europan kokatzeko. Euskal Herria eta euskal kultura ezagutu eta bereizi egin behar dute. Aurrean dagoen lan bolumena hain da handia, edozeini iruditu dakiokeela gutxi dela orain arte egindakoa, baina ez da horrela. Orain artekoa oso ondo eginda dago, egon den tokietan oso lur ona gelditu delako. Eta Etxepare Institutua ere ezinbestekoa da. Bada garaia estrategia bat izateko: non sustatu euskara, non sustatu kultura, noraino heldu, zer irudi eman behar dugun... Orain arte arraunlari bakoitzak bere bidea egin du, eta orain patroi batek gidatu behar du.
Izan duzu aukera orain arte Birminghameko Unibertsitateko Euskarako ikasketen arduradun izan den Monica Czerny bera eta haren lana ezagutzeko?
Bai. Berak gaztelania eta euskara irakasten zituen eta Birminghamen egin duen lana izugarria izan da. Poloniar bat Espainiar eta Euskal filologietan lizentziatua dena eta euskaltegiko eta barnetegiko irakaslea izan dena; euskalduntasunaren mirakulu bat da, eredu bizia.
Eskolak emateaz gain, euskal kulturarekin lotutako ekitaldiak antolatzen dituzu...
Nik banituen proiektu batzuk, baina jakin nuenean Professor Robert Lawrence Trasken funtsa Birminghameko Unibertsitatean dagoela, euskal ekintzen ardatz egin nahi izan nuen. Ingalaterran eta mundu anglofonoan oso hizkuntzalari ezaguna da bera, hala ingelesaren nola euskararen alorretan. Hori horrela, bere funtsa katalogatzen ari gara. Eta urtero, martxoko azkeneko astean, haren heriotzaren urteurrenean, euskal gai bati helduko diogu. Aurten Mari Jose Olaziregi eta Amaia Gabantxo etorri dira, euskal literaturaren gainean aritzeko. Horretaz gain, Imanol Galfarsoro Basque identity politics tesia egiten ari da eta ikerketa-mintegi bat antolatu nuen horri buruz. Bi ekitaldiak oso jendetsuak izan ziren.
Eta ikasturtea amaitzeko, hil honetan GalBasCat antolatu dugu (Galician Basque and Catalan), hiru herrialdetako zinemari buruzko zikloa. Unibertsitatetik kanpo astero film bat emango dugu: guk "80 egunean" filmaren proiekzioa eta Jon Garaño zuzendariarekin hizketaldia antolatu dugu.
Zer miresten duzu Bernat Etxeparerengandik?
Erratu egin zela. Etxeparek eskatzen zuen euskara mundura jalgitzeko, eta ordurako euskarak munduari bira egin zion Elkanorekin, ordurako euskara jalgi eginda zegoen mundura. Askotan oharkabean ez dakigu noraino heldu garen: orain Birminghamen, laster Liverpoolen ere euskara eskolak emango dituzte, City University Of New Yorken Bernardo Atxagaren katedra...
Bestalde, Etxeparek lehenengo liburua idatzi zuen eta bazen ahozko-testigantzak jasotzeko modua. Askok galdetzen dute ea zergatik hasi ginen hain berandu euskaraz idazten? Nik beti esan dut gure hizkuntza eta gure errealitatea zerbait bada, ahozkoa dela. Etxeparek 1545ean idatzi arte, ez ginen isilik egon. Orain idaztea oso garrantzitsua da, baina lehen ez.
Zer ikasi duzu zure ikasleengandik?
Nire ikasleek ez dute aurreiritzirik. Eta eurak dira hemengo errealitatea ikusita harrituta gelditzen direnak: ez dute ulertzen Euskal Herriko pertsona batzuek euskara ikasi nahi ez izatea. Beraiek diote denok ikasi beharko ditugula inguruko hizkuntzak. Gaztelania eta euskara edo frantsesa eta euskara guztiok dakizkigunean, bakoitzak erabakiko dugula zein erabili. Behin baino gehiagotan esan didate euskaldunok zenbat eta hizkuntza gehiago jakin, badirudiela erabili nahi dugun hizkuntza aukeratzeko gaitasun edo eskubide txikiagoa dugula, beti moldatzen garelako besteak esan nahi duen horretara. Eta denek azpimarratzen dute euskara ikasten hasten direnean, gustatzen zaiela euskaldun onartzen ditugula berehala. Eta hori ez da beste hizkuntza batzuetan gertatzen. Euskalduntasuna norbere identitateari jartzeko guk ez daukagula inongo erreparorik; eta hori oso sintoma ona da kanpora begira. Horretan jarraitu behar dugu, hori izan dadila gure ildoa.

EGIA | GEZURRA | |
---|---|---|
Hitz euskaldun asko daude balea-ehizarekin lotutakoak. | ||
Payarentzat beldurgarria da Ingalaterran eskolak ematea. | ||
Xabi Paya itzultzailea, bertsolaria ere irakaslea ere bada. | ||
Payaren ikasleei harrigarria iruditzen zaie euskara ikasteko hainbatek erakusten duten interes eza. | ||
Lawrence Trasken funtsa Euskal Herrian dago. | ||
Monica Czerny, poloniarra bada ere, euskara irakaslea ere izan da. | ||
Garai batean, idazteak ez zuen gaur egun duen garrantzi bera. | ||
Payaren ustez, Bernat Etxepare nahasi egin zen. | ||
Birminghameko unibertsitatearekin hitzarmena du Etxepare Institutuak. | ||
Bretainiako biztanleak euskal jatorrikoak dira. |
ERANTZUNAK:
ResponderEliminar1- E
2- G
3- E
4- E
5- G
6- E
7- E
8- E
9- E
10- G