2011/10/16

2. PRESTAKUNTZA


TESTUGINTZA
PRESTAKUNTZA
Testua prestatzerako orduan kontuan hartu honakoak:
-          Idazlanaren komunikagarritasuna zaindu egin behar da. Gogoan izan zerbait komunikatu nahi dugula, zerbait esan nahi diogula norbaiti.
-          Horretarako, hausnartu egin behar da idazten hasi aurretik.
-          Idazlanean esango duguna antolatu egin behar da; inprobisazioa ez da bidelagun ona izaten.
-          Idazlana gorpuztuko duten osagaiak, testuaren helburuak finkatutako irizpideen arabera onduko dira.
-          Inork ezagutzen badu prestakuntzaren garrantzia, hori idazle trebea da.
-          Prestakuntzak testuaren koherentzia, kohesioa eta eraginkortasun komunikatiboa mugatzen ditu.
Prestakuntzak hiru urratsetan biltzen diren zenbait zeregin zor ditu:
1.       Planifikazioa: egin beharrekoaren antolaketa eta banaketari dagokio. Urrats honetan, egin nahi dugun idazkia sortzeko estrategia erabakitzen dugu. Batez ere, ariketa egiteko dugun denboraren banaketaz egin behar dugu hausnar eta egingai bakoitzari tarte bat erreserbatu.  Gogoan izan idazlanaren urratsak honako hauek direla: prestakuntza, idazketa, zuzenketa, garbira pasatzea eta azken irakurketa.

2.       Ideien bilketa: zeresana biltzeko urratsa. Gaiaren inguruan jakinarazi nahi duguna erabakitzeko unea. Bilketa hori testuaren helburu nagusiak  mugatutako irizpideen arabera egingo dugu. Horrnbestez, ideiak biltzeari ekin orduko idazlanaren “izenburua”, “tesia” edo ”ikuspuntua” erabakia behar dugu izan, bilketa-lana arintzeko eta bideratzeko.

3.       Ideien antolaketa: Testuaren helburu eta ezaugarrieei erantzungo dien egitura edo hari gidaria aukeratuko dugu garatzeko, eta bildutako ideiak egitura horretara makurtuko ditugu, modu koherentean emateko aditzera.

No hay comentarios:

Publicar un comentario